2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
2023rako karga-tasak
Jendaurreko epea iragan denez eta auzokideek eta interesdunek ez dutenez alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsi dira 2023ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, bat etorriz ezarritakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan.
Hori guztia argitaratzen da, orok jakin dezan.
2023rako zerga-tasak:
–Hiri-lurren gaineko kontribuzioa: 0,17.
–Landa-lurren gaineko kontribuzioa: 0,17.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: bere horretan uzten da; alegia, %2 obren exekuzio materialerako aurrekontuaren gainean.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
–Gainerako udal tasak bere horretan uztea.
Gazteluberrin, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2401620