32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Gazteluberriko Udalak, 2024ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2024 aldaketa Udalaren 2024ko aurrekontuan.

Aldaketa eginen da jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35.etik 38.era bitarteko artikuluei (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 21/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Alkatetzaren aginduz, hasiera ematen zaio 2023ko aurrekontu orokorra aldatzeko espedienteari, gastu obligazio handiagoak hartzeko 2024ko ekitaldian. Ikusi da hasierako aurrekontuan ez zegoela jasota abeltzaintzako azpiegituretarako gastu bat, eta horregatik da beharrezkoa aldaketa egitea.

Osoko bilkurak, hain zuzen, 2024ko urtarrilaren 27an onetsi zuen espedientea, eta Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Gazteluberrin, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2401532