32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Udal ordenantza, Castejongo Solidaridad egoitza mistoko egoiliarrei banakako dirulaguntzak jasotzeko eskubidea aitortzea eta dirulaguntzak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hau: udal ordenantza, Castejongo Solidaridad egoitza mistoko egoiliarrei banakako dirulaguntzak jasotzeko eskubidea aitortzea eta dirulaguntzak ematea arautzen duena. Onespena behin betikoa izanen da, baldin jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira udaletxean (Idazkaritzan) hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Ordenantza, arauzko izapideak bete ondoan, indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Castejonen, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2401515