32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea honako honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak.

Onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udaleko Idazkaritzan, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2401469