2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Balorazio txostenaren berrikuspena. Jendaurrean jartzea
Buñuelgo Udalak, 2019ko urriaren 7an egin osoko ohiko bilkuran, erabaki zuen Buñuelgo lur-ondasunen balorazio txostena berrikustea.
Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta Katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta https://sedeelectronica.bunuel.es/ helbidean, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Buñuelen, 2024ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Iragarkiaren kodea: L2400427