32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal-etxebizitza baten enkante publikoa, %10eko beherapenarekin, Morea kalean (5. poligonoa, 155. lurzatia, 1. azpiunitatea, 12. hiri-unitatea)

Alkatetzaren urtarrilaren 30eko 33/2023 Ebazpenaren bidez, baldintza-agiria onetsi zen udal etxebizitza baten salmenta arautzeko, %10eko beherapenarekin, enkante publikoan. Etxebizitzaren katastroko identifikazioa: 5. poligonoa, 155. lurzatia, 1. azpiunitatea, 12. hiri-unitatea (Beriaingo Morea kalea 1, 1. C).

Proposamenak aurkeztuko dira Beriaingo Udalaren erregistroan (Udaletxe plaza z.g., Beriain), 10:00etatik 14:00ak arte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun baliodunen barnean.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal bulegoetan, jendea hartzeko ohiko orduetan.

Beriainen, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2401624