32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Herri-lurraren aprobetxamendua. Behin-behineko esleipena

Berako Udalak, 2024ko urtarrilaren 23an egindako osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Onestea Komiziarrako landaketaren itxituraren barruan (4. poligonoa, 14. partzela) behorrak larratzeko aprobetxamendua arautuko duten administrazio-baldintzen plegua.

2. Aprobetxamendua behin-behinean esleitzea Xabier Balda Errandoneari.

3. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ostean.

4. Adieraztea erreklamaziorik aurkezten ez bada, esleipena behin betiko bihurtuko dela automatikoki.

Beraz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Beran, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2401354