32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2024rako. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2024rako.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Barañainen, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2401392