2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Legamiak garatzeko laborategia
Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: Inbiolev SL.
Jarduera: legamiak garatzeko laborategia.
Tokia: H kaleko 5 zenbakia eta G kaleko 8 zenbakia, Mutiloa.
Mutiloan, 2024ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2401282