Iragarkia
32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa, Uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonuko jardueretarako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Antsoaingo Udalak, 2023ko urriaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza fiskal honetan: ordenantza fiskala, uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonuko jardueretarako prezio publikoak arautzen dituena.
Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2023ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa), interes legitimoa dutenek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ez da erreklamazio, kexa edo oharrik egin, eta, beraz, bidezkoa da argitaratzea Uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonuko jardueretarako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Antsoainen, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
ORDENANTZA, UDA-NEGUETAKO IGERILEKUEK, GUNE HIDROTERMALAK ETA INSTALAZIO OSAGARRIEK OSATZEN DITUZTEN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ETA KIROL ABONUKO JARDUERETARAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.
Ordaindu beharra
2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude igerilekuetako erabiltzaileak, gune hidrotermalekoak, instalazio osagarrietakoak eta kirol abonuan izena emandakoak.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da sarrera edo udal baimena eskuratzen denean, sartzeko igerilekuetan, gune hidrotermalean eta instalazio osagarrietan, baita kirol abonuaren jardueretan izena ematean ere.
Tarifak
4. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen tarifen eranskinean ageri dira.
Kudeaketa arauak
5. artikulua. Instalazioetan sartzeko unean eginen dira egun bateko balioa duten txartelak edo sarrerak eta hilabeteko abonua. Horretarako, arau berezi gisa, instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaindu beharko zaie prezioa. Haiek eginen dituzte txartelak, eta ordainketaren frogagiri izanen dira.
6. artikulua. Instalazioak abonu bitartez erabili nahi dituztenek –abonu hori izan denbora mugarik gabea nahiz denboraldikoa– Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute.
7. artikulua. Igerileku-denboraldiaren hasiera eta bukaera eta, orobat, kirol instalazio bakoitza ireki eta ixteko ordutegiak urtero onetsiko ditu Tokiko Gobernu Batzarrak, dagokion batzordeak txostena eman ondoren.
Igerileku estalia eta gune hidrotermala ezin dira itxita eduki arrazoi teknikoengatik baino, hau da, berariazko mantentze-lanetarako edo matxurak konpontzeko, horretarako beharrezkoa bada instalazioa gelditzea, ezinbestekoa den denboran; horrelakoetan ez zaie kalte-ordainik emanen erabiltzaileei, baldin eta arrazoitutako itxiera ez bada luzeagoa urtean ondoz ondoko 50 egun baino.
Honako hauek izanen dira kirol instalazioak irekitzeko eta ixteko 2024ko egutegia eta ordutegia:
–Igerileku estalia - udako igerilekuak:
Instalazioak ixtea: | Urtarrilaren 1a eta abenduaren 24a, 25a eta 31. |
Igerileku estalia ixtea: | Irailaren 9tik 22ra. |
Neguko ordutegia: | Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 22:00etara. Larunbatetan, 9:30etik 22:00etara. Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era. (Igeri-ontziak itxiko dira instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago). |
Udako kanpainaren data: | Ekainaren 7tik irailaren 8ra. |
Udako ordutegia: | Egunero, 10:00etatik 21:30era. (Igeri-ontziak itxiko dira instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago). |
Aste Santuan: | Martxoaren 28a, 29a, 30a eta 31 eta apirilaren 1a, 9:30etik 14:30era. (Igeri-ontziak itxiko dira instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago). |
Antsoaingo festak: | Irailaren 13a, 9:30etik 14:30era. (Igeri-ontziak itxiko dira instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago). |
Urtarrilaren 6a, maiatzaren 1a, urriaren 12a, azaroaren 1a, eta abenduaren 3a eta 6a: | 9:30etik 14:30era. (Igeri-ontziak itxiko dira instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago). |
–Sarbidea Idaki kirol zentrora eta muskulazio gelara:
Instalazioak ixtea: | Urtarrilaren 1a eta abenduaren 24a, 25a eta 31. |
Ordutegia: | Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 22:00etara. Igande eta jaiegunetan, 8:00etatik 14:30era. |
Antsoaingo festak: | Irailaren 13a, 8:00etatik 14:30era. |
Aste Santuan: | Martxoaren 28a, 29a, 30a eta 31 eta apirilaren 1a, 8:00etatik 14:30era. |
Urtarrilaren 6a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a eta 6a: | 8:00etatik 14:30era. |
–Idaki gune hidrotermala:
Instalazioak ixtea: | Urtarrilaren 1a eta abenduaren 24a, 25a eta 31. |
Gune hidrotermalaren itxiera, geldialdi teknikoa: | Uztailaren 1etik 31ra eta otsailaren 12tik 18ra. |
Ordutegia: | Astelehenetik larunbatera, 9:30etik 22:00etara. Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era. (Igeri-ontziak itxiko dira instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago). |
Antsoaingo festak: | Irailaren 13a, 9:30etik 14:30era. (Igeri-ontziak itxiko dira instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago). |
Aste Santuan: | Martxoaren 28a, 29a, 30a eta 31 eta apirilaren 1a, 9:30etik 14:30era. (Igeri-ontziak itxiko dira instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago). |
Urtarrilaren 6a, maiatzaren 1a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a eta 6a. | 9:30etik 14:30era. (Igeri-ontziak itxiko dira instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago). |
Oharra: egoera bereziak direla-eta, Udalak eskubidea izanen du instalazioak irekitzeko eta ixteko epeak aldatzeko, eta jendearendako irekia egoteko ordutegiak aldatzeko. Tokiko Gobernu Batzordea izanen da egutegiaren eta ordutegien aldaketa bereziak egiteko organo eskuduna.
Ordu-tarteak eta sarbideen kontrola
Kirol instalazioen erabilera optimizatzeko, edo indarrean dagoen araudia betetzeko, gerta daiteke kirol instalazioek izatea erabiltzeko ordu tarteak, eta edukierak kontrolatzea. Erreserba-prozedura behar besteko denboraz jakinaraziko zaie erabiltzaileei.
Instalazioak erabiltzeko arauak
8. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak –sarrera erosi izanaren frogagiria edo sartzeko txartela, indarrekoa– eta arduradunei erakutsi, eskatzen badiete, bestela kanporatuko baitituzte.
9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete ikusgai dauden funtzionamendu arauei. Beraz, instalazioen erabiltzaileek une oro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, zeinak ikusgai baitaude.
10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko, abonatuak nahitaez eduki beharko ditu ordainduta kuotak, tarifen eranskinean zehazten direnak.
Erabiltzaileek, baja eskatu gabe, hiru ordainagiri ordaindu ez badituzte, Udalak baja emanen die, ofizioz, instalazioen erabileratik. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.
11. artikulua.
a) Indarreko araudia, kirol abonuari buruz sor litezkeen aldaketak barne, instalazioetako iragarki-taulan egonen da ikusgai, baita Udalaren eta IDAKI kirol zentroaren web-orrietan ere.
b) Kirol abonuaren erreserba-programa erabiltzeko, beharrezkoa da programa horretan izena emanda egotea. Izen-ematea izapidetuko da horretarako gaitutako web-orrian edo kirol instalazioetako harreragunean.
c) Izen-emateen eta bajen izapidetzea eta prozedura, baita zerbitzu hau erabiltzeko baldintzak ere, ikusgai egonen dira instalazioetako iragarki-taulan eta horretarako gaitutako web-orrian.
Arau-hausteak eta zehapenak
12. artikulua. Arau-hausteek ekar ditzakete falta arinak, astunak eta oso astunak.
13. artikulua. Arau-hauste arinak.
–Hona hemen arau-hauste arinak:
1. Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.
2. Behar bezalako oinetakoak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai igeri-ontzien esparruan.
3. Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.
4. Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.
5. Esparruan bizikletak, trizikloak, patinak, etab. sartzea.
6. Igerilekuen instalazioetan sartzea 8 urtetik beherakoek ondoan heldurik ez dutela; helduak haurra babestuko du eta portaera egokia duela begiratuko, instalazioetan dagoen bitartean etengabe gainbegiratzen eta, bereziki, igeri-ontzietan dagoen bitartean.
7. Gune hidrotermalaren instalazioetan sartzea 14 urtetik beherakoek ondoan heldurik ez dutela; helduak adingabea babestuko du eta portaera egokia duela begiratuko, instalazioetan dagoen bitartean etengabe gainbegiratzen.
8. Igerilekuan edo eremu hezeetan dutxatu gabe sartzea.
9. Uretan erabiltzea uretako gauzaki edo bestelakoak, besteei traba egin diezaieketenak, edo norberaren zein besteen osotasun fisikoa arriskuan jar dezaketenak. Orobat, jostatzea jaurtitzen diren gauzakiekin edo besteei traba egiten dietenekin.
10. Bainatzeko txanorik gabe bainatzea neguko igerilekuan eta gune hidrotermalean.
11. Helduak plisti-plastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea.
12. Plisti-plastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.
13. Plisti-plastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.
14. Erretzea gune itxietan, igeri-ontzietan, hondartzetan eta haurrendako jolas eremuetan.
15. Mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea gainean gauzak ezarriz.
16. Aire zabaleko jantokia erabili ondotik zikin uztea.
17. Kasurik ez egitea instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta, oro har, mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei.
18. Ez betetzea instalazioko edozein arau, arau-hauste astuna edo oso astuna ez denean.
14. artikulua. Arau-hauste astunak.
–Hona hemen arau-hauste astunak:
1. Kreditazio txartelaren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo lapurtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da falta honen erantzulea.
2. Egun berean bi falta arin egitea.
3. Instalazioan animaliak sartzea, zakur gidariak izan ezik.
4. Bainu hartzaileei traba egitea.
5. Ekintza bandalikoak egitea.
6. Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.
7. Beste edozein arau ez betetzea, beste erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki igerilekuak, bainu turkiarrak, hidromasajea, terma, presioko dutxak, jacuzzia eta aldagelak oker erabiltzeari dagozkion guztietan.
8. Instalazioko edozein higigarri edo higiezin hondatzea.
9. Instalazioaren barnean ordena larriki nahastea dakarren egite edo ez-egite oro.
10. Irain egitea, destaina egitea edo errespetua galtzea erabiltzaileei, langile arduradunei eta instalazioetan lan egiten dutenei.
11. Instalazioetan sartzea horditurik edo drogen eraginpean egoteko zantzu nabarmenekin.
12. Eguneko erabileraren ondotik armairua itxirik uztea.
15. artikulua. Arau-hauste oso astunak.
1. Falta astunak errepikatzea.
2. Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dioten falta astunak egitea.
3. Instalazioetan sartzeko txartelak edo bertako giltzak faltsutzea.
4. Instalazioko materiala edo besteen ondasunak lapurtzea edo ebastea.
5. Erabiltzaileei edo instalazioko langileei egiten zaien eta larritzat hartzen den edozein eraso.
6. Instalazioen barnean drogak saldu edo kontsumitzea.
7. Inor instalazioetan sartzea edozein arma mota aldean daramala.
8. Sarbideen kontroletatik sartzea edo modu nabarian sartzen saiatzea abonatua izan gabe edo dagokion sarrera erosi gabe; edo sartzea edo sartzen saiatzea aurreikusitako sarbideak ez diren beste edozein lekutatik.
9. Instalazioetara sartzea jendearendako ordutegitik kanpo, bidea edozein dela ere.
Zehapenak
16. artikulua. Arau-hausteak honela zehatuko dira:
Arau-hausteak kalifikazioaren arabera zehatuko dira, kontuan hartuta ekintzen larritasuna, honako hauei dagokienez:
–Pertsonen segurtasuna, errespetua eta osasuna.
–Instalazioetan egindako kaltea.
–Indarrean dagoen araudia betetzea.
–Ekintzaren intentzionalitatea, errepikapena edo berrerortzea, eta arau-haustea astundu edo arindu dezaketen beste inguruabar batzuk.
Faltak, kalifikazioaren arabera, honela zehatuko dira:
–Arinek ekarriko dute ohartarazpena edo kirol instalazioetara sartu ezina, erabiltzeko eta gozatzeko, egun 1etik 20 egunera bitarte.
–Astunek ekarriko dute ohartarazpena eta kirol instalazioetara sartu ezina, erabiltzeko eta gozatzeko, 30 egunetik 180 egunera bitarte.
–Oso astunek ekarriko dute abonatu edo erabiltzaile gisa dituen eskubide guztiak etetea, 180 egunetik 2 urtera bitartean, eta, kasu oso larrietan, kirol instalazioetatik behin betiko kanporatzea.
Abonatua izan gabe edo dagokion sarrera erosi gabe instalazioetan sartuz gero sarbideen kontroletatik, edo modu nabarian sartzen saiatuz gero, horrek berekin ekarriko du zehapen ekonomikoa, zehazki, 16 urtetik gorakoen eguneko sarreraren zenbatekoa halako hamar.
Abonatua izan gabe edo dagokion sarrera erosi gabe instalazioetan sartuz gero ezarritako sarbideak ez diren beste edozein lekutatik, edo jendearendako ordutegitik kanpo sartuz gero, horrek berekin ekarriko du 300,00 euroko zehapen ekonomikoa.
17. artikulua. Zehapenak aplikatzea:
Instalazioetako arduradunek (mantentze-lanetako langileak, sorosleak, sarbideen kontroletako langileak, zaintzaileak eta garbitzaileak) ofizioz jardun dezakete instalazioen funtzionamendu arauak bete daitezen, arau-hausleari hitzez jakinarazita arau-hausteari buruz, ohartarazita horrek dakartzan ondorio eta zehapenei buruz, eta kautelazko zehapena ezarrita.
Zehapenak larritasun-mailaren arabera aplikatuko dira, honela:
–Kirol instalazioko langileek aplikatuko dituzte lehenik falta edo ez-betetze arinen zehapenak. Honako hauek egiten ahal dituzte:
- Arau-hauslea kautelaz zehatzea kirol instalazioetara sartzeko eta instalazio horiek erabiltzeko debekua ezarriz, gehienez ere 72 orduz, zehapenaren arrazoien berri emanez eta gertaeren berri emanez Kirol Zerbitzuari, eta hark baloratuko du beharrezkoa den 17. artikuluari heltzea.
- Arau-hauslea adingabea bada, kirol instalazioen arduradunak baloratuko du ea aplikatzen dituen zehapen murriztaileak, kirol instalazioetara sartzeko eta instalazio horiek erabiltzeko debekua, edo pedagogikoak diren beste neurri batzuk. Bigarren kasuan, arau-haustea salatu duen instalazioko langilea izanen da arduraduna jarraipena egiteko ea zehapena betetzen den.
–Kirol Zerbitzuko arduradunak aplikatuko ditu falta edo ez-betetze astunen zehapenak, eta honako hauek ezartzen ahalko ditu:
- Arau-hauslea kautelaz zigortzea kirol instalazioetara sartzeko debekuarekin eta instalazio horiek erabiltzeko debekuarekin, zehapen-espedientea izapidetzen ari den bitartean (30 egun, gehienez ere), eta arau-hausleari jakinaraztea zigorraren arrazoiak eta izapideak.
- Diziplinazko espedientea irekitzea.
–Falta edo ez-betetze oso astunen zehapenak Antsoaingo Udalak aplikatuko ditu, eta honako hauek ezartzen ahalko ditu:
- Arau-hauslea kautelaz zigortzea kirol instalazioetara sartzeko debekuarekin eta instalazio horiek erabiltzeko debekuarekin, zehapen-espedientea izapidetzen ari den bitartean (30 egun, gehienez ere), eta arau-hausleari jakinaraztea zigorraren arrazoiak eta izapideak.
- Diziplinazko espedientea irekitzea.
- Neurri eta prozedura judizialak jartzea.
18. artikulua. Falten azkentzea eta preskripzioa:
1. Faltek sortzen duten erantzukizuna honako kasu hauetan azkentzen da:
a. Zehapena betetzeagatik.
b. Faltek preskribatzeagatik.
c. Zehapenek preskribatzeagatik.
d. Arau-hauslearen heriotzagatik.
e. Zehapena kentzeagatik, dagokion errekurtsoa jarri ondoren.
2. Falten preskripzioa.
Falta arinek bi hilabeteren buruan preskribatuko dute, astunek lau hilabeteren buruan, eta oso astunek egin direnetik urtebeteren buruan.
Preskripzioa eten eginen da zehapen-espedientea hastea erabakitzen denetik, eta preskripzio-epea berriz zenbatuko da baldin espedientea geldirik badago bi hilabetez baino gehiagoz.
19. artikulua. Prozedura:
–Arau-hauste arin edo astun bat egin dela jakiten denean, kirol instalazioen arduradunak espedientea ebatziko du, entzunaldia eman ondoren interesdunari edo, adingabea bada, haren legezko tutoreari.
–Egindako arau-haustea falta oso astuntzat jo daitekeenean, Antsoaingo Udalak espedientea hastea erabakiko du, gertakariak argitzeko eta erantzukizunak zuritzeko. Horretarako, instruktorea eta idazkaria izendatuko ditu, eta interesdunari helaraziko dizkio egotzitako egitateak eta egindako izendapenak, eta entzunaldia emanen dio.
Instrukzioa bukatutakoan, Antsoaingo Udalak dagokion erabakia hartuko du, espedientetik ondorioztatzen denaren arabera. Erabaki hori interesdunari jakinarazi beharko zaio idatziz.
–Ezarritako zehapena betetzen hasiko da, zehapena irmo bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera.
–Kontuan hartuz egindako faltaren izaera, inguruabarrak eta aurreikus daitekeen kalifikazioa eta zehapena, alkateak bere irizpidez xedatzen ahalko du espedientaturiko abonatuari edo erabiltzaileari debekatzea instalazioetan sartzea eta horiek erabili eta gozatzea, edo etetea abonatu gisa dituen eskubide guztiak, espedientea izapidetzen ari den bitartean; nolanahi ere, eta gehienez ere bi hilabetez, denbora hori kontuan hartuko da, ezartzen den zehapena betetzerakoan, hala badagokio.
–Antsoaingo Udalak edo hark eskuordetutako pertsonak ezarritako zehapen guztien aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Udalari, hamar egun naturaleko epean; falta astun eta oso astunengatik ezarritako zehapenak badira eta aldez aurreko eta nahitaezko berraztertzeko errekurtsoa ezetsi bada, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da Udaleko osoko bilkurari zuzendurik, ohiko nahiz ezohiko hurrengo bileran, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharko da 30 eguneko epean, berraztertzeko errekurtsoaren ezestearen jakinarazpena egiten denetik aurrera kontatzen hasita.
TARIFEN ERANSKINA
Kirol instalazioak: uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak
I. epigrafea.–Denbora mugarik gabe izena ematen duten erabiltzaileen tarifak.
A eta B apartatu hauetako kuotak ordainduko dituzte:
–A apartatua.
A.1. Banakako izen-emate kuotak:
- 5etik 15 urtera bitarte: 60 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 90 euro.
- Erretirodunak eta pentsiodunak, baldin eta betetzen badituzte ordenantza honetako tarifen aplikazio arauen 8. apartatuko baldintzak: 60 euro.
A.2. Izen-emate kuota murriztuak (familiako hirugarren kidetik aurrera; 26 urtetik beherakoendako, betiere):
- 5etik 15 urtera bitarte:
- 3. kidea: 40,00 euro.
- 4. kidea: 27,00 euro.
- 5. kidea eta hurrengoak: 14,00 euro.
- 16 urtetik gorakoak:
- 3. kidea: 59,00 euro.
- 4. kidea: 40,00 euro.
- 5. kidea eta hurrengoak: 21,00 euro.
–B apartatua.
B.1. Hileko kuotak, igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (banakakoak):
- 5etik 15 urtera bitarte: 12 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 22 euro.
- Erretirodunak eta pentsiodunak, baldin eta betetzen badituzte ordenantza honetako tarifen aplikazio arauen 8. apartatuko baldintzak: 14,40 euro.
B.2. Hileko kuotak, igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (murriztuak: 3. kidetik aurrera; 26 urtetik beherakoendako, betiere):
- 5etik 15 urtera bitarte:
- 3. kidea: 9,20 euro.
- 4. kidea: 6,5 euro.
- 5. kidea eta hurrengoak: 3,60 euro.
- 16 urtetik gorakoak:
- 3. kidea: 16,90 euro.
- 4. kidea: 11,50 euro.
- 5. kidea eta hurrengoak: 6,10 euro.
II. epigrafea.–Denboraldiko abonuak.
- 5etik 15 urtera bitarte:
- Udako denboraldia: 95,00 euro.
- 16 urtetik gorakoak:
- Udako denboraldia: 150,00 euro.
- Erretirodunak eta pentsiodunak, baldin eta betetzen badituzte ordenantza honetako tarifen aplikazio arauen 8. apartatuko baldintzak:
- Udako denboraldia: 78,00 euro.
III. epigrafea.–Hileko abonua, hilabete naturala (salbu ekaina, uztaila eta abuztua).
- 5etik 15 urtera bitarte: 32,50 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 48,70 euro.
IV. epigrafea.–Eguneko sarrerak.
- 5etik 15 urtera bitarte: 9,50 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 13,50 euro.
V. epigrafea.–Sarrera bonuak.
- 5etik 15 urtera bitarte:
Zenbait saiotarako bonuen zenbatekoa hau da:
- Bost sarrerako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 38,00 euro.
- Hamar sarrerako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 50,00 euro.
- 16 urtetik gorakoak:
- Bost sarrerako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 47,25 euro.
- Hamar sarrerako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 87,75 euro.
VI. epigrafea.–Bestelako zerbitzuak.
–"Gim" abonua ("Ura" abonua + gimnasioa), hilean:
- "Ura" abonuari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 8,5 euro hilean.
–"Kirol" abonua ("Ura" abonua + kirol abonua), hilean:
- "Ura" abonuari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 18 euro hilean.
–"Idaki" abonua ("Ura" abonua + gimnasioa + kirol abonua), hilean:
- "Ura" abonuari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 23 euro hilean.
–"Gazte" abonua –16tik 20 urtera bitarte– ("Ura" abonua + kirol abonua), hilean:
- "Ura "abonuari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 9,5 euro hilean.
–Kirol abonua abonatuak ez direnendako:
- Antsoainen erroldaturikoak: 35 euro hilean.
- Antsoainen erroldatu gabeak: 42 euro hilean.
Oharrak:
1. Gimnasioan alta eskatzeko, aldez aurreko baldintza da denbora mugarik gabeko abonua izatea kirol instalazioetan.
2. Kuota sortuko da hilabete natural bakoitzeko lehen egunean. Alta hilabete naturala hasirik eskatzen bada, ordainduko da hilabetea bukatzeko falta den egunen artean hainbanaturik.
3. Bajak ondorioak izanen ditu gertatu eta hurrengo hilabete naturaletik aurrera, eta aurrez aurre (idatziz) edo modu telematikoan eskatu beharko da (sinadura digitalaren bidez), hilaren 25era arte, egun hori barne.
4. Kirol plus abonua, Idaki abonua eta Gazte abonua izeneko programek uztailean ez dituzte izanen kirol abonuko jarduera bideratuak.
–Txartelak egitea edo berriz egitea galdu edo hondatu direlako: 7,60 euro, salbu eta egin behar diren txartelak 5 urte baino zaharragoak badira; orduan doakoa izanen da.
VII. epigrafea.–Antsoaingo bizilagunek kirol espazioak erabiltzea.
1.–Pilotalekua:
–Pilotalekua erabiltzea pilota partidetarako:
a) Argi guztiarekin: 14 euro orduko.
b) Oinarrizko argiarekin: 10,10 euro orduko.
c) Argirik gabe: 7,40 euro orduko.
–Pilotalekua bestelako kirol erabileretarako:
a) Argi guztiarekin: 43,70 euro orduko.
b) Oinarrizko argiarekin: 38,40 euro orduko.
c) Argirik gabe: 27,40 euro orduko.
2.–Kiroldegia:
a) Argiarekin: 43,70 euro orduko.
b) Argirik gabe: 27,40 euro orduko.
3.–Futbol zelaia:
129,70 euro partida bakoitzeko, argirik gabe.
174,30 euro partida bakoitzeko, argiarekin.
4.–Igerileku estalia: kalea, orduko: 40,00 euro.
5.–Armairua alokatzea: IDAKI kirol zentroko aldageletako armairua. 9 euro hiruhilekoan.
6–Jarduera gela: 150 euro orduko.
7.–Rokodromoa:
–Prezioak:
a) Abonatuen saioa: 3 euro. Abonatu gabeen saioa: 5 euro.
b) 10 saioko bonua, abonatuendako: 25 euro.
10 saioko bonua, abonatu gabeendako: 40 euro.
c) Denboraldia, 16 urtetik gorako abonatuendako (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra): 50 euro.
Denboraldia, 5-15 urte bitarteko abonatuendako (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra): 25 euro.
Denboraldia, 16 urtetik gorako abonatu gabeendako (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra): 75 euro.
Denboraldia, 5-15 urte bitarteko abonatu gabeendako (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra): 37,5 euro.
d) Denboraldi erdia, 16 urtetik gorako abonatuendako (abuztuaren 1etik abenduaren 31ra): 25 euro.
Denboraldi erdia, 5-15 urte bitarteko abonatuendako (abuztuaren 1etik abenduaren 31ra): 12,5 euro.
Denboraldi erdia, 16 urtetik gorako abonatu gabeendako (abuztuaren 1etik abenduaren 31ra): 37,5 euro.
Denboraldi erdia, 5-15 urte bitarteko abonatu gabeendako (abuztuaren 1etik abenduaren 31ra): 18,70 euro.
Oharra: rokodromoa erabiltzeko, ezinbestekoa da indarrean dagoen urteko mendiko federazio-txartela izatea.
TARIFEN APLIKAZIO ARAUAK
1. Erabiltzaile bakoitzak dagozkion kuotak ordainduko ditu arauei jarraikiz.
2. Izen-emate kuotak behin bakarrik ordainduko dira, instalazioetan alta ematean, eta lehen ordainagiriarekin batera igorriko dira.
3. Denbora mugarik gabe izena ematen bada, kuotaren arabera dagokion hasierako kidetze-saria ordaindu beharko da, edo, bestela, gutxienez 12 hilabete egon beharko da abonatu gisa, hasierako kidetze-saria ordaindu gabe. Baja eskatzen bada gutxieneko iraunaldia bete baino lehen, Udalak behar den izen-emate kuota kobratuko du, eta baja izapidetuko du.
4. Kirol instalazioak erabiltzeko kuotak hilero ordainduko dira. Alta hilabete naturala hasirik eskatzen bada, ordainduko da hilabetea bukatzeko falta den egunen artean hainbanaturik.
Tarifetan ageri diren adin tarte bakoitzeko kuotak hainbanaturik ordaintzen hasiko dira hilabete naturala bukatzeko falta diren egunen arabera.
5. Abonatuak edozein aldaketa izapidetu nahi badu bere abonuari dagokionez, edo instalazioen erabileratik baja eskatu nahi badu, aurrez aurre (idatziz) edo telematikoki jakinarazi beharko du (sinadura digitalaren bidez), hilaren 25era arte, egun hori barne. Bajek, noiz egiten diren, ondoko hilabetean izanen dira indarrean.
6. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea, behar diren kuotak kobratzeko.
7. Kuota murriztuak izateko baldintzak:
–Kuota murriztuak 26 urtetik beherakoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Familiako 2 kide igerilekuko denbora mugarik gabeko abonatu izatea, banakako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.
b) Familia-unitateko kide horiek izatea aita, ama, legezko tutoreak edo 26 urtetik beherako anai-arrebak, eta bere guraso edo legezko tutoreetako batekin bederen bizitzea.
–26 urteko edo hortik gorako anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.
–Udalak noiznahi egiaztatzen ahal ditu murrizketarako eskubidea ematen duten familia-egoerak, eta, betiere, hilabetero berrikusi beharko dira.
–Izena emanik, edo hileroko ordainagiria eginik, kontuan hartu ziren familiaren inguruabarrak aldatzen badira, horiek ez dute ondoriorik izanen hurrengo hilabetera arte.
8. Erretiratuek eta pentsiodunek, gizarte sektore horretarako ezarritako kuotak izan nahi badituzte, frogatu beharko dute haien diru-sarrerek ez dutela gainditzen lanbide arteko gutxieneko soldata, kontuan hartuz familia-unitatearen per capita errenta.
9. Eszedentziak: etenik geldituko da bai hileroko kuotaren kobrantza bai kirol instalazioetako sarrera, nahitaezko lekualdatze bat gertatzen delarik, gutxienez ere sei hilabete irauten duena, lana edo irakaskuntza arautuak direla eta. Egoera horiek frogatzeko, erakutsi beharko da egoki den lan-kontratua, enpresaren agiria edo ikastetxeko matrikula ofiziala. Eszedentzia-eskaera hilaren 25a baino lehen eskatu behar da, eta hurrengo hilabetetik aurrera izanen ditu ondorioak.
10. 5 urtetik beherako bat denbora mugarik gabe abonatzeko kirol instalazioetan, beharrezkoa izanen da haren ama, aita edo legezko tutorea denbora mugarik gabeko abonatua izatea.
Iragarkiaren kodea: L2400530
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
