2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Jarduera-lizentziaren eskaera. Klinika psikogeriatrikoa
Bete dadin abenduaren 16ko 7/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: Felipe Lecea fundazioa.
Jarduera: klinika psikogeriatrikoa.
Tokia: Erburua kalea zenbakirik gabe (katastroko erreferentzia: 3-1988).
Altsasun, 2024ko urriaren 23an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2401232