1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Santsolgo ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko azaroaren 10ean, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin hipotekatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatu Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04603.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104603 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko diren ondasunen funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
Lote bakarra:
–1. finka.
Santsolgo 1118 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 2492. liburukia, 14. liburua, 96. folioa, 3. inskripzioa. IDUFIR: 31008000381389. "Hiri finka: Santsolen, Taconera kaleko 26an dagoen etxea; lurzatiak ehun eta hogeita hamabost metro koadroko azalera du, eta mugakide hauek: sartu eta eskuinean, Tomás Rodríguez; atzealdean, Carmen Moreno; eta ezkerrean Tomás Rodríguezen orubea. Katastroko 1. poligonoko 74. lurzatiari dagokio (1etik 5era bitarteko hiri unitateak, biak barne, 1. azpiarea)".
POL. | LURZ. | AZP. | H. UN. | HERRIA | HELBIDEA | SOLAIRUA | ERABILERA | AZALERA (m²) |
Lurzatia | Unitatea |
1 | 74 | 1 | 1 | Santsol | Taconera kalea 26 | Behekoa | Nekazaritzako biltegia | 134,61 | 59,00 |
1 | 74 | 1 | 2 | Santsol | Taconera kalea 26 | Behekoa | Biltegia | 134,61 | 29,00 |
1 | 74 | 1 | 3 | Santsol | Taconera kalea 26 | 1. | Etxebizitza | 134,61 | 141,00 |
1 | 74 | 1 | 4 | Santsol | Taconera kalea 26 | Sotoa | Nekazaritzako biltegia | 134,61 | 25,00 |
1 | 74 | 1 | 5 | Santsol | Taconera kalea 26 | Behekoa | Nekazaritzako biltegia | 134,61 | 25,00 |
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001572176HX.
–2. finka:
Santsolgo 1168 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 2624. liburukia, 15. liburua, 25. folioa, 3. inskripzioa. IDUFIR: 31008000381372. "HIRI FINKA: sotoa, estali gabeko eremua eta lastategia Santsolen, Taconera kaleko 24an, hirurehun eta hogeita hiru metro eta berrogeita zortzi dezimetro koadroko azalera duena. Mugakideak: aurrealdean, Taconera kalea; eskuinean, Tomás Rodríguez eta Máximo Yániz; ezkerraldean, Isidro Barandallaren lastategiak; eta atzealdean, Rosario Ojanguren eta Isidro Barandalla. Katastroko 1. poligonoko 73. lurzatiari dagokio (1. hiri azpiarea, 1., 2. eta 3. hiri unitateak)".
POL. | LURZ. | AZP. | H.UN. | HERRIA | HELBIDEA | SOLAIRUA | ERABILERA | AZALERA (m²) |
Lurzatia | Unitatea |
1 | 73 | 1 | 1 | Santsol | Taconera kalea, ataririk gabe | Behekoa | Nekazaritzako biltegia | 121,02 | 101,00 |
1 | 73 | 1 | 2 | Santsol | Taconera S-P | Sotoa | Nekazaritzako biltegia | 121,02 | 45,00 |
1 | 73 | 1 | 3 | Santsol | Taconera S-P | 1 | Etxebizitza | 121,02 | 5,00 |
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001572175GZ.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko otsailaren 1ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2402149