32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

36/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak aldatzen baitira, 2024rako, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 168/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehaztu ziren, 2024rako; ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren egunak dira.

Ebazpen horren eranskinean, Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren.

Ebazpena 2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren (abenduaren 26koan), ikusi da akatsak egin direla zenbait herritako jaiegunak zehaztean.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean segitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, kontuan harturik herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoela, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 168/2023 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2024ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri zituen. Aldaketa honen ondorioz, eranskinean herri hauentzat adierazitako jaiegunen ordez beste hauek ezartzen dira:

–Allo: uztailaren 22a.

–Funes: maiatzaren 15a.

–Lesaka: otsailaren 12a.

–Los Arcos: maiatzaren 20a.

–Morentin: maiatzaren 29a.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2402146