32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

6/2024 Foru Agindua, urtarrilaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 223/2011 Foru Agindua, abenduaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana. Haren bidez, 193 eredua onetsi zen, ondasun higigarrien kapitalaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko; halaber, azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitako 196 ereduaren diseinu fisiko eta logikoak aldatu ziren.

Lehenik eta behin, ereduaren erregistro diseinuetan, La Palma uhartea "Probintziaren kodea" eremuan banakatzen da, 2. motako erregistroan (hartzailearen erregistroa). Halaber, "% atxikipena" eremuaren deskribapena eguneratzen da.

Ereduaren erregistro diseinuen 2. motako erregistroan (hartzailearen erregistroa), 15. azpigako berria sartzen da C hartzekoen gakoaren barruan, "Izaera" eremuan, egile-eskubideen ustiapenaren lagapenetik eratorritako konturako aurrerakinen berri emateko, aurrerakin horiek kapital higigarriaren etekintzat hartzen direnean, eta hainbat urtetan sortuko direnean; izan ere, kasu horietan atxikipenaren eta konturako sarreraren ehunekoa ehuneko murriztua da, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 84.3.c) artikuluaren arabera.

Era berean, kategoria berri bat sartzen da ereduaren erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) "Ordainketa" eremuan, aitortzaileak gainerako kategorietan sartzen ez diren bestelako etekin edo errenten bitartekari gisa egiten dituen ordainketen berri emateko. Bestalde, aldaketa tekniko bat sartzen da ereduaren erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) "Aitortzailearen izaera" eremuan, honako hau adierazteko: eremu horretan "S" adierazten bada, "Penalizazioak" eremua (182-192 idazguneak), ereduaren erregistro diseinuan 2. motako erregistroan (hartzailearen erregistroa), zeroz beteko da.

Gainera, 296 ereduaren aldaketarekin bat etorriz, "Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundietan eta Nafarroako Foru Komunitatean sartutako atxikipenak eta konturako sarrerak" eremu berria sortu da, Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundietan eta Nafarroako Foru Komunitatean sartutako atxikipenen eta konturako sarreren berri bereiz emateko, kapital higigarriaren etekinek edo atxikipenari lotutako errentek A, B edo D "hartzekoen gakoa" badute soilik betetzeko (92. idazgunea), ereduaren erregistro diseinuen 2. motako erregistroan (hartzailearen erregistroa).

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 87.1 artikuluak ezartzen duenez, atxikipenak edo konturako sarrerak egitera behartuta dauden subjektuek atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena aurkezteko betebehar formala dute, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin.

Bestalde, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 79. artikuluak ezartzen duenez, atxikipena egitera behartuta dagoen subjektuak ezinbestekoa du atxikipenen urteko laburpena aurkeztea, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin.

Ez-egoiliarren gaineko ezarpenari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren testu bategina onartzen duen martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege-dekretuaren 31.5 artikuluak ezartzen du atxikipena eta konturako sarrera egitera behartuta dagoen subjektuak ezinbestekoa duela atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpen bat egitea, erregelamendu bidez zehazten den edukiarekin.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.22 eta 90.5 artikuluen eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.6 artikuluaren arabera, aitorpen informatibo hori Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak zehazten duen moduan eta tokian eginen da.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan aurreikusitako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 27ko 223/2011 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, 193 eredua onetsi zen, erabili behar dena kapital higigarriaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergan eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko. Halaber, azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitako 196 ereduaren diseinu fisiko eta logikoak aldatu ziren.

Aldaketa hauek eginen dira 223/2011 Foru Aginduaren II. eranskinean:

Bat.–"PROBINTZIAREN KODEA" eremua; erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) 77-78 idazguneak betetzen dituena; "38" kodea aldatzea eta "53" kodea gehitzea:

"38 - SANTA CRUZ TENERIFEKOA (La Palma uhartea salbu)."

"53 - LA PALMA UHARTEA."

Bi.–"Izaera" eremua; erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) 93-94 idazguneak betetzen dituena; "15" kodea gehitzea, C hartzekoen gakoari lotuta:

"15. Egile-eskubideen ustiapena lagatzeagatik eratorritako konturako aurrerakinak, aurrerakin horiek kapital higigarriaren etekintzat hartzen direnean, eta hainbat urtetan zehar sortuko badira."

Hiru.–"ORDAINKETA" eremua; erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) 95. idazgunea betetzen duena; 5. zenbakia gehitzea:

"5. Beste etekin edo errenta batzuen bitartekari gisa."

Lau.–Erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) "% ATXIKIPENA" izeneko eremua, 165-168 idazguneak betetzen dituena:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

165-168

Zenbakizkoa

% ATXIKIPENA

"Kasu bakoitzean aplikatutako atxikipenaren edo konturako sarreraren portzentajea jarriko da; oro har, 100eko 19a izanen da, "HARTZEKOEN GAKOA" eremuan B letra eta "IZAERA" eremuan 04 zenbakia jartzen denean izan ezik, halakoetan egiazki aplikatu den atxikipen portzentajea jarriko baita (portzentaje hori osoko zenbaki bat ez bada, bi dezimalekin adieraziko da). Gainera, "HARTZEKOEN GAKOA" eremuan C letra eta "IZAERA" eremuan C letra edo "IZAERA" eremuan 06 edo 08 zenbakia jartzen denean, portzentajea 100eko 20koa izanen da. Azkenik, "HARTZEKOEN GAKOA" eremuan C letra eta "IZAERA" eremuan 01 zenbakia jartzen denean, idatzi beharreko portzentajea 100eko 15 izanen da; aldiz, "HARTZEKOEN GAKOA" eremuan C letra eta "IZAERA" eremuan 15 zenbakia jartzen denean, paratu beharreko portzentajea 100eko 7 izanen da.

Urtean zehar ehuneko bat baino gehiago aplikatu bada, haietako azkena baizik ez da aipatuko.

Eremu hau bitan banatzen da:

165-166 OSORIK Zenbakizkoa. Osoko zatia: Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, ZEROAK jarri).

167-168 HAMARTARRA Zenbakizkoa. Zati dezimala: Portzentajearen zati dezimala jarriko da (ez badu, ZEROAK jarri).

Bost.–Erregistro diseinuen "AITORTZAILEAREN IZAERA" izeneko eremua, 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) 208. idazgunea betetzen duena:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

208

Alfabetikoa

AITORTZAILEAREN IZAERA

"S" jarriko da aitortzailea kategoria hauetako bakar batean ere sartuta ez dagoenean:

a) Espainian helbidea, egoitza edo ordezkaritza duen entitatetzat jotzen den aitortzailea, eredu honen xede den atxikipenari lotutako errentak besteren kontura ordaintzen baditu edo eredu honen xedeko ondasun higigarrien kapitalaren etekinak eta errentak sortzen dituzten baloreetako errenten kobrantzaren kudeatzailea edo gordailuzaina baldin bada.

b) Eredu honen xedeko ondasun higigarrien kapitalaren etekinen eta errenten sorrarazle diren baloreen jaulkitzailetzat jotzen den aitortzailea, baldin eta errenta horiek besteren kontura ordaintzen badira edo titularren baloreen gordailua egina badute edo aurreko a) letran aipatutako entitateek errenten kobrantza kudeatzen badute.

c) Eredu honen xedeko ondasun higigarrien kapitalaren etekinak edo errentak ordaindu dituen aitortzailea, baldin eta likidazio maiztasuna hamabi hilabetetik gorakoa izateagatik 1999a baino lehenagoko ekitaldietan konturako sarrerak egin badira, eta urteko laburpenari dagokion ekitaldian behin betiko atxikipena eta erregularizazioa egin badira, abenduaren 30eko 371/1998 Foru Dekretuaren xedapen iragankorraren 6. atalarekin bat.

d) Administrazio gastuen eta balore negoziagarrien gordailuaren kontzeptu gisa (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiaren, 32.1.a) artikuluan aipatua) kopuruak hartu dituen aitortzailea eta, beraz, eredu honetan gastu horien zerrendari buruz ageri den orri erantsia bete behar duena.

Aitortzailea aipatu diren kategoria horietako batean sartuta badago, eremu hori zuri utziko da.

Eremu honetan "S" jartzen bada, jarraian aipatzen diren eremuak honela beteko dira:

ORDAINKETA BITARTEKARI BATI (76. idazgunea): zuriuneak utziko dira.

KODEAREN GAKOA (79. idazgunea): zeroak jarriko dira.

JAULKITZAILEAREN KODEA (80-91 idazguneak): zuriuneak utziko dira.

ORDAINKETA (95. idazgunea): zeroak jarriko dira.

KODE MOTA (96. idazgunea): zuriuneak utziko dira.

BALOREEN KONTUAREN KODEA/MAILEGU ERAGIKETAREN ZK. (97-116 idazguneak): zuriuneak utziko dira.

PENALIZAZIOAK (182-192 idazguneak): zeroak jarriko dira.

GASTUEN ZENBATEKOA (195-207 idazguneak): zeroak jarriko dira.

MAILEGUAREN HASIERAKO EGUNA (209-216 idazguneak): zeroak jarriko dira.

MAILEGUAREN MUGAEGUNA (217-224 idazguneak): zeroak jarriko dira.

KONPENTSAZIOAK (225-236 idazguneak): zeroak jarriko dira.

BERMEAK (237-248 idazguneak): zeroak jarriko dira."

Sei.–"ESTATUAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO FORU ALDUNDIETAN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN SARTUTAKO ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK" eremua gehitzea. Erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) 249-313 idazguneak hartuko ditu:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"249-313

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK

ESTATUAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO FORU ALDUNDIETAN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN EGINDAKO DIRU SARRERAK.

Eremu hau soilik bete beharko da baldin eta kapital higigarriaren etekinak edo atxikipenari eta konturako sarrerari lotutako errentak A, B edo D "Hartzekoen gakoa" badute (2. motako erregistroko 92. idazgunea). Kapital higigarriaren edo atxikipenari eta konturako sarrerari lotutako errenten etekin mota horien kasuan, erakunde ordaintzaileak, egindako atxikipen guztien zenbatekoak eta etekin horien gainean egindako konturako sarrera guztiak "Atxikipenak eta konturako sarrerak" eremuan jasotzeaz gain (2. motako erregistroko 169-181. idazguneak), honako azpieremu hauek beteko ditu, administrazio eskudun bakoitzari sartutako atxikipenak eta konturako sarrerak bereizita identifikatzeko:

(249-261) ESTATUKO OGASUNA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Honako hauetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa jarriko da, zeinurik eta hamartar komarik gabe, Estatuko Ogasun Publikoan ordaindu egin badira: abenduaren 26ko 28/1990 Legearen 12.1 artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa), eta maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 9.Bat.Lehenengoa.a) artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna).

Erakunde ordaintzaileak Estatuko Ogasunari soilik ordaintzen dizkionean zergak, azpieremu hau baino ez da beteko, "Atxikipenak eta konturako sarrerak" eremuaren zenbatekoa hemen idatziz (2. motako erregistroko 169-181 idazguneak). Zenbateko hori dagokie hartzaile horri ordaindutako kapital higigarriaren edo errenten etekinei (atxikipenari eta konturako sarrerari lotutakoak) (2. motako erregistroko 92. idazgunea), "A", "B" edo "D" "Hartzekoen gakoa" dutenean.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

249-259 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

260-261 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(262-274) NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Honako honetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa jarriko da, zeinurik eta hamartar komarik gabe, benetan ordaindu badira Nafarroako Foru Komunitatean: abenduaren 26ko 28/1990 Legearen 12.1 artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa). Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

262-272 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

273-274 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(275-287) ARABAKO FORU ALDUNDIA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Honako honetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa jarriko da, zeinurik eta hamartar komarik gabe, benetan ordaindu badira Arabako Foru Aldundian: maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 9.Bat.Lehenengoa.a) artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna). Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

275-285 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

286-287 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(288-300) GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Honako honetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa jarriko da, zeinurik eta hamartar komarik gabe, benetan ordaindu badira Gipuzkoako Foru Aldundian: maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 9.Bat.Lehenengoa.a) artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna). Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

288-298 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

299-300 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(301-313) BIZKAIKO FORU ALDUNDIA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Honako honetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa jarriko da, zeinurik eta hamartar komarik gabe, benetan ordaindu badira Bizkaiko Foru Aldundian: maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 9.Bat.Lehenengoa.a) artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna). Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

301-311 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

312-313 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

Zazpi.– Erregistro diseinuen "CEUTA EDO MELILLA/LA PALMA UHARTEA" eremua gehitzea –eremu hori 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) 314-. idazgunea dago–, eta zuriz betetako eremuak eguneratzea:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

314

Zenbakizkoa

CEUTA EDO MELILLA/LA PALMA UHARTEA

"1" jarriko da, baldin eta, Ceutan edo Melillan lortutako kapital higigarriaren etekinak izateagatik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeen aldaketa partzialari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 68.4 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidearekin, ordaintzaileak atxikipen tasa zehaztu badu, Zergaren Erregelamenduaren 90.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

"2" jarriko da, baldin eta, La Palma uhartean lortutako kapital higigarriaren etekinak direla-eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeen aldaketa partzialari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 68.4 artikuluko kenkarirako eskubidearekin, lege horren berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriak salbuespen gisa aurreikusia, ordaintzaileak atxikipen tasa zehaztu badu Zergaren Erregelamenduaren 90.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Beste edozein kasutan "0" jarriko da.

315-500

ZURIUNEAK

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2023. urteari dagozkion aitorpen informatiboetan, zeinak 2024ko ekitaldian aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 26an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2401481