32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

5/2024 Foru Agindua, urtarrilaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira bi foru agindu: alde batetik, urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Agindua, 190 eredua onetsi zuena ("Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izenekoa); eta, beste alde batetik, 189/2015 Foru Agindua, ekainaren 29koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 270 eredua onetsi zuena ("Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia" izenekoa).

Urriaren 31ko 234/2023 Foru Dekretuak maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 78.1 artikulua aldatzen du. Zehazki, d) letra berri bat gehitzen du, Artistaren Estatutuan atxikipenen gainean jasotako neurriak betetzeko. Horren arabera, ehuneko 7ko atxikipen tasa murriztua aplikatzen zaie maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onartutako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifetan eta Instrukzioan jasota dauden bigarren sekzioko 851, 852, 853, 861, 862, 864 eta 869 taldeetan eta hirugarren sekzioko 01, 02, 03 eta 05 taldeetan jasotzen diren jarduerak garatzen dituzten zergadunei; edo jarduera profesional horren kontraprestazioa eratortzen denean zerbitzu-prestazio batetik, eta prestazio hori, besteren kontura eginez gero, sartuko bada arte eszenikoetan, ikus-entzunezkoetan eta musikaletan aritzen diren artisten edo jarduera hori garatzeko beharrezkoak diren jarduera teknikoak edo osagarriak egiten dituzten pertsonen lan harreman berezien aplikazio esparruan, betiere, letra honetan aurreikusitako kasuetatik edozeinetan, jarduera horien etekin guztien bolumena, aurreko ekitaldiari dagokionez, 15.000 euro baino txikiagoa bada, eta zergadunak ekitaldi horretan lanetik eta jarduera ekonomikoetatik lortu dituen etekin guztien % 75 baino gehiago bada.

Aipatu 234/2023 Foru Dekretuak Zergaren Erregelamenduaren 84.2 artikulua ere aldatzen du, ehuneko 19ko atxikipen tasa ezarriz 64.2.b) artikuluan araututako ordaindutako diru-sarrera guztien gainean, jabetza intelektualaren ziozkoetan salbu.

Azken horiek 84. artikuluko 3. apartatu berrian arautzen dira. Apartatu horrek ehuneko 15eko atxikipen tasa espezifikoa sartzen du jabetza intelektualaren ziozko etekinen gainean, beren kalifikazioa edozein izanik ere, 84.3 artikuluaren a), b) eta c) letretan aurreikusitako ehuneko 7ko tasa aplikatzen denean izan ezik. Obra literario, artistiko edo zientifikoak egitearen ziozko lan etekinak aurreikusten dira a) letra horretan, ustiapenerako eskubidea lagatzen dutenak, baldin eta aurreko ekitaldiari dagokion etekin oso horien bolumena 15.000 eurotik beherakoa bada, eta zergadunak ekitaldi horretan bere jarduera ekonomikotik eta lanetik lortu dituen etekin osoen baturaren % 75 baino gehiago osatzen badu. Bestalde, b) letra 78.1.d) artikuluan araututako etekin profesionalei buruzkoa da. Azkenik, c) letran ehuneko 7ko atxikipen ehunekoa ezartzen da, zenbait urtetan sortuko diren egile eskubideen ustiapenaren lagapenetik eratorritako konturako aurrerakinak direnean.

Aipatutako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da "Hartzekoen gakoa" eremuko gakoen deskripzioa handitzea. Eremu horrek 190 ereduko (Informazio aitorpena. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Lanaren eta jarduera ekonomikoen etekinak, sariak eta zenbait ondare irabazi eta zerga egozpen. Urteko laburpena) erregistro diseinuen 2. erregistro motako ("Pertzepzioa") 78. idazgunea betetzen du. Zehazki, "F", "G" eta "I" hartzekoen gakoak aldatzen dira. Era berean, beharrezko azpigakoak sortzen dira, 79-80 idazguneetan, aipatutako kasu berri guztiak aurreikusteko.

Horrez gain, 234/2023 Foru Dekretuak aldatu egiten du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 71.Bi.4 artikuluko lehen paragrafoa, ehuneko 2ko gutxieneko atxikipen tasa aplikatuko duten kasuen artean sartuta arte eszeniko, ikus-entzunezko eta musiketan lan egiten duten artisten lan harreman bereziaren ondoriozko kontratuak eta jarduera hori garatzeko beharrezko jarduera tekniko edo osagarriak egiten dituzten pertsonenak. Ondorioz, beharrezkoa da "Harreman mota" eremuan agertzen diren egungo kontratu edo harreman motak aldatzea. Eremu horrek 190 ereduko erregistro diseinuen 2. erregistro motako 153. idazgunea betetzen du.

Bestalde, azken urteetan kolektibo zaurgarrienentzat ezarri diren laguntzak garatzearekin zuzenean edo zeharka lotuta, eta laguntza horiek zuzen eta erraz izapidetu eta kudeatu ahal izateko helburuz, komenigarria da Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE), dagokion erakunde ordaintzaile gisa, ordaindutako prestazio eta laguntzen banakapen handiagoa edukitzea, bai enplegu erregulazioko espedienteen ziozko prestazioetan, bai langile autonomoei jarduera uzteagatiko prestazio moduan ordaindutako zenbatekoetan eta beste kasu batzuetan (langabezia laguntzak edo laneratzeko errenta aktiboa). Prestazio horiek guztiak, aldaketa hau egin arte, erantsita esleitzen zituen aipatu erakunde ordaintzaileak, "C" hartzekoen gakoaren barruan.

Badago 190 ereduan egin behar den beste aldaketa bat ere, berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarri berriak ezartzen duena. Xedapen hori estatu mailan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legean sartu da, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen bidez. Xedapen horrek ohiko bizileku eraginkorra La Palma uhartean duten zergadunei hedatzen die 35/2006 Legearen 68.4.1 artikuluan aurreikusitako kenkaria, baldintza berberetan, 2022 eta 2023 zergaldietarako. Ondorioz, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako sarrera edo atxikipenen pean dauden errenta eta etekinen hartzaileek, baldin eta ohiko bizileku eraginkorra uharte horretan badute 2023ko ekitaldian eta horien zioz aipatu kenkaria aplikatu badezakete, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak eta Legeak errenta eta etekin horietarako ezartzen duen atxikipen ehunekoaren murrizketa baliatzen ahalko dute. Beraz, beharrezkoa da 190 ereduan La Palma uharteko egoiliarrak bereizi eta identifikatzea, aparte, Santa Cruz Tenerifeko gainerako egoiliarren aldean.

Bestalde, salbuetsitako errentak hobeki identifikatzeko, aldatu egin dira "24", "30" eta "31" azpigakoak, eta beste bi sortu, "32" eta "33" azpigakoak, "L" gakoan, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauaren testu bateginaren 15.3.e) eta 15.3.f) artikuluetako salbuetsitako errentak bereizte aldera.

Azkenik, Administrazio Kontseiluetako, horien ordezko Batzetako edo bestelako ordezkaritza organoetako administrari eta kide izatearen atxikipen eta ordainsarien gainean, baldin eta prestazio horiek sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo diren erakundeek ordaindu badituzte eta zerga hori Estatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundiek edo Nafarroako Foru Komunitateak batera eskatzen ahal badute, historikoki desadostasunak sortu izan dira konturako diru sarreren eta atxikipenen autolikidazioetan eta urteko informazio aitorpenetan jasotako datuen artean. Hori dela eta, batzuetan, lan etekinen gako hau eskatu behar izaten zaie bai erakunde ordaintzaileei bai hartzaileei. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak eta Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onartzen duen abenduaren 26ko 28/1990 Legeak ezartzen dute ezen, aipatutako lan etekinak ordaintzen dituen erakundeak sozietateen gaineko zergarengatik Estatuko Administrazioari eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundi bati edo guztiei, edo, hala badagokio, Nafarroako Foru Komunitateari batera ordaintzen badizkie ordainsari horiei dagozkien atxikipenak, proportzio horretan eskatu behar dizkietela administrazio horiek, eragiketen bolumenaren arabera, ondorio horietarako sozietateen gaineko zergak egindako azken aitorpen likidazioan zehaztutako proportzioa aplikatuta. Aitzitik, atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpenak aurkezteari dagokionez ─etekin horiek hizpide─, bi arau-testuek –Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunak eta Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoak– berariaz adierazten dute informazio aitorpen horiek administrazio eskudun bakoitzean aurkeztu beharko direla, ordainarazteko, baina horiei dagozkien etekin eta atxikipen guztiak –etekin mota horiek hizpide– administrazio bakoitzari aurkeztutako aitorpenean sartuta.

Kontraste informazioa osorik edukitzeko eta arlo honetako errekerimenduek eta egiaztapenek dakartzaten karga administratiboak murrizteko, egokitzat jotzen da 190 ereduan eremu berri bat sortzea, "Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiek eta Nafarroako Foru Komunitateak Zerga Administrazioko Estatu Agentzian sartutako atxikipenak eta konturako sarrerak" izenekoa, "E" gakoan sartutako prestazioen kasuan soilik betetzeko, bertan islatzen baitira lan etekin mota horiek.

Aurreko arrazoien ondorioz, eta zergei buruzko ahalik eta informazio zehatzena edukitzeko beharraren zioz, batez ere pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren datu fiskalak zergadunen eskura jartzeko, beharrezkoa da 3/2018 Foru Agindua aldatzea, aipatutako baldintzetan.

Bestalde, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 29ko 189/2015 Foru Agindua aldatu da. Haren bidez 270 eredua onetsi zen ("Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia").

Estatuaren esparruan, Jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriaren eremuan, Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado S.M.E., S. A. sozietateak eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak, lege honetan araututako Estatu mailako loteria jokoak merkaturatzeko izendatutako operadore gisa, hilero eman behar dute ordaindutako sariei buruzko informazioa bitarteko elektronikoen bidez, atxikipenari lotuta egon edo ez, honako hauek adierazita: hartzailea eta haren legezko ordezkaria, zozketa edo apustua egin den eguna, saria ordaintzeko eguna eta ordaintzeko modua, eta, hala badagokio, atxikipenaren edo konturako sarreraren zenbatekoa.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Ekonomia Hitzarmenaren 14.2 artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateak eskumena izanen du zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak eskatzeko, hartzaileak bere ohiko bizitokia edo helbide fiskala lurralde horretan duenean, ordaintzailearen helbide fiskala edozein dela ere.

Aurrekoarekin bat etorriz, hileko hornidura horrek 270 ereduko diseinuen 1. erregistro mota aldatzea eskatzen du, aitortzaileak adierazi ahal izan dezan informazioa hilero edo urtero ematen den.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan aurreikusitako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Ondorio horietarako, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak; Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren 31.5 artikuluak; eta urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 40.6 artikuluak ahalmena ematen diote Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari, atxikitzailearen eta konturako sarrera egitera behartutakoaren betebeharren esparruan, behar diren aitorpen ereduak ezartzeko errenta mota bakoitzerako, eta aitorpena eta diru-sarrera zer modu eta tokitan egin behar diren ezartzeko.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zer kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Bestalde, aipatutako xedapenekin bat eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 6. artikuluko eskudantziarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urtarrilaren 8an emandako 3/2018 Foru Agindua, 190 eredua onetsi zuena, "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izenekoa.

Urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Aginduaren II. eranskina honela aldatzen da:

Bat.–II. eranskinean jasotzen diren erregistro diseinuen "PROBINTZIAREN KODEA" eremuaren edukia aldatzen da, 76-77 idazguneetan, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa), eta hartzailearen helbideari dagozkion zenbakizko digituen zerrenda aldatzen eta zabaltzen da, hartzailearen helbidea bereizita jasotzeko, hartzailea La Palma uhartean bizi denean. "38" zenbaki digitua aldatzen da eta "53" digitu berria sortzen da. Honela geratzen dira idatzita:

"38 - SANTA CRUZ TENERIFEKOA (La Palma uhartea salbu)"

"53 - LA PALMA UHARTEA"

Bi.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "AZPIGAKOA" eremuaren edukia aldatzen da, 79-80 idazguneetan, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa), eta "C. Langabezia prestazioak edo subsidioak" gakoari dagozkion pertzepzioen barruan erabili beharreko azpigako berriak sortzen dira, honela:

"AZPIGAKOA: Bakarrik B, C, E, F, G, H, I, K, L eta Y gakoetarako. Gainerako kasuetan, zero jarri hutsuneetan"

"Hartutakoaren C gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01. Langabezia prestazioak. Azpigako honetan sartuko dira 190 ereduan adierazi beharreko langabezia prestazioak, hurrengo azpigakoetan berariaz adierazi ez direnak.

02. Langabezia prestazioak, EEE. Azpigako honetan sartuko dira ordaindutako langabezia prestazioak, enplegu erregulazioko espedienteen (EEE) araudiari lotuta daudenak.

03. Langabezia prestazioak, ABEEE. Azpigako honetan sartuko dira ordaindutako langabezia prestazioak, aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteei (ABEEE) lotuta daudenak.

04. Autonomoentzako prestazioak, jarduera uzteagatik. Azpigako honetan sartuko dira jarduera (ezohikoa edo ez) uzteagatik langile autonomoei ordaindutako prestazioak.

05. Langabezia subsidioak. Azpigako honetan sartuko dira ordaindutako subsidioak, kotizaziorik gabeko modalitatekoak, hala nola kotizazio eskasagatiko subsidioak, 45 edo 52 urtetik gorakoendako subsidioak, itzulitako emigranteendako subsidioak, langabezia subsidio berezia eta kotizaziorik gabeko bestelako subsidioak, salbu eta laneratzeko errenta aktiboa, hori hurrengo 06 azpigakoan adieraziko baita.

06. Laneratzeko errenta aktiboa. Ordaindutako laguntza ekonomikoa, soldatarik gabeko enplegu politika aktiboen arloko ekintzak egiteari lotua dagoena.

07. Beste prestazio, subsidio edo laguntza batzuk. Azpigako honetan sartuko dira aurreko azpigakoetan adierazi behar ez diren prestazio, subsidio edo laguntza ordainduak."

Hiru.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "HARTZEKOEN GAKOA" eremuaren edukia aldatzen da, 78. idazguneari dagokiona, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa), "F. Ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta antzekoak, eta obra literario, artistiko edo zientifikoak egitea" gakoaren edukia aldatuta. Honela geratzen da idatzita:

"F. Ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta antzekoak eta obra literario, artistiko edo zientifikoak egitea. Gako horrekin identifikatuko dira aitorpena egin duen pertsonak edo erakundeak ordaindutako diruzko edo gauzazko pertzepzioak, ikastaroak, hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak eta antzekoak ematearen edo obra literario, artistiko edo zientifikoak egitearen ondorio direnean, betiere horiek ustiatzeko eskubidea laga bada. Jabetza intelektualaren etekinak ere gako horretan sartuko dira, hartzailearentzat lan etekinen kalifikazioa dutenean.

AZPIGAKOA eremuan adierazitakoetatik kasu bakoitzean dagokion azpigakoa nahitaez jasoko da."

Lau.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "AZPIGAKOA" eremuaren edukia aldatzen da, 79-80 idazguneei dagokiena, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa), "02" azpigakoa aldatuz eta azpigako berriak sortuz, "F" gakoari dagozkion pertzepzioen barruan erabiltzeko ("F. Ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta antzekoak eta obra literario, artistiko edo zientifikoak egitea). Honela geratzen da:

"02. Ikastaroak, hitzaldiak, solasaldiak eta antzekoak ematearen ondoriozko etekinak.

03. Obra literario, artistiko edo zientifikoak egitearen ondoriozko lan etekinak.

04. Obra literario, artistiko edo zientifikoak egitearen ondoriozko lan etekinak.

05. Jabetza intelektualetik eratorritako etekinak, baldin eta lan etekintzat hartzen badira eta aplikagarri bazaie Zergaren Erregelamenduaren 84.3 artikuluan ezarritako tasa orokorra.

06. Jabetza intelektualetik eratorritako etekinak, baldin eta lan etekintzat hartzen badira eta aplikagarri bazaie Zergaren Erregelamenduaren 84.3.a) artikuluan ezarritako atxikipen tasa murriztua.

07. Egile eskubideen ustiapena lagatzeagatik eratorritako konturako aurrerakinak, aurrerakin horiek lan etekintzat hartzen direnean, eta hainbat urtetan zehar sortuko badira, Zergaren Erregelamenduaren 84.3.c) artikuluaren arabera."

Bost.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "HARTZEKOEN GAKOA" eremuaren edukia aldatzen da, 78. idazguneari dagokiona, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa), "G. Lanbide-jardueren etekinak" gakoaren edukia aldatuta. Honela geratzen da idatzita:

"G. Lanbide-jardueren etekinak: Gako honekin identifikatuko dira diruzko edo gauzazko pertzepzioak, pertsona edo erakunde aitortzaileak ordaindutakoak, lanbide-jardueren kontraprestazio moduan.

AZPIGAKOA eremuan adierazitakoetatik kasu bakoitzean dagokion azpigakoa nahitaez jasoko da."

Sei.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "AZPIGAKOA" eremuaren edukia aldatzen da, 79-80 idazguneei dagokiena, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa), "G. Lanbide-jardueren etekinak" gakoari dagozkion pertzepzioen barruan erabili beharreko azpigako berriak sortuta, honela:

"04. Zergaren Erregelamenduaren 78.1.d) artikuluan berariaz ezarritako atxikipen tasa aplikatu behar denean.

05. Jabetza intelektualetik eratorritako etekinak, baldin eta aplikagarri bazaie Zergaren Erregelamenduaren 84.3 artikuluan ezarritako atxikipen tasa orokorra.

06. Jabetza intelektualetik eratorritako etekinak, baldin eta aplikagarri bazaie Zergaren Erregelamenduaren 84.3.b) artikuluan ezarritako atxikipen tasa murriztua.

07. Egile eskubideen ustiapena lagatzeagatik eratorritako konturako aurrerakinak, aurrerakin horiek jarduera profesionalaren etekintzat hartzen direnean, eta hainbat urtetan zehar sortuko badira, Zergaren Erregelamenduaren 84.3.c) artikuluaren arabera."

08. Irudia ustiatzeko eskubidea lagatzearen ondoriozko etekinak. Azpigako hau erabiliko da lagapen horrengatik ordaindutako sariek hartzailearentzat bere lanbide-jardueratik eratorritako etekinen kalifikazioa dutenean."

Zazpi.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "AZPIGAKOA" eremuaren edukia aldatzen da, 79-80 idazguneei dagokiena, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa), "02" azpigakoa aldatuz eta "03" azpigako berriak sortuz, "I" gakoari dagozkion pertzepzioen barruan erabiltzeko ("I. Jabetza intelektualaren edo industrialaren, laguntza teknikoaren, ondasun higigarrien errentamenduaren, eta abarren etekinak, etekin horiek hartzaileak garatutako jarduera ekonomiko baten ondorio direnean"), honela:

"02. Azpigako honetan sartuko dira jabetza intelektualaren ondoriozko sariak, aplikagarri bazaie Zergaren Erregelamenduaren 84.3 artikuluan ezarritako atxikipen tasa orokorra.

03. Azpigako honetan sartuko dira pertsona edo entitate aitortzaileak Zergaren Erregelamenduaren 64.2.b) artikuluan aipatutako beste edozein kontzepturengatik ordaindutako sariak."

Zortzi.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "AZPIGAKOA" eremuaren edukia aldatzen da, 79-80 idazguneei dagokiena, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa), "24", "30" eta "31" azpigakoak aldatuz eta "32" eta "33" azpigakoak sortuz, L gakoari dagozkion ordainketen barruan erabiltzeko ("L. Errenta salbuetsiak eta kargatik salbuetsitako dietak"), honela:

"24. Gauzazko lan etekinak, salbuetsirik daudenak halaxe ezarri delako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 15.3 artikuluko a), b), c), eta d) letretan. Azpigako honetan ez dira sartzen 25 azpigakoan adierazi behar diren gauzazko lan etekin salbuetsiak.

Nolanahi ere, zerbitzuak emateko zeharkako formulak erabiltzen direnean soilik, datuak eskatuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 15.3 artikuluaren a) eta b) letretan ezarritako lan etekin salbuetsietatik 24 azpigako honetan sartzen direnei buruz."

"30. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 15.3.e) artikuluan xedatutakoaren arabera salbuetsita dauden gauzazko lan etekinak, aktiboan dauden langileei, doan edo merkatuko ohiko prezioa baino merkeago, enpresaren beraren edo sozietate taldeko beste enpresa batzuen akzioak edo partaidetzak ematearen ondoriozkoak, baldin eta hurrengo 31. azpigakoan sartu behar ez badira.

31. Gauzazko lan etekinak, salbuetsirik daudenak hala ezarri delako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 15.3.f) artikuluan, sozietateek jarduneko beren langileei doan edo merkatuko prezio normala baino merkeago emandako akzio edo partaidetza berekietatik datozenak, edo Merkataritza Kodeko 42. artikuluaren zentzuan taldeko kide den edozein sozietateren akzio edo partaidetzetatik, betiere langileak eta eskuratutako akzioek edo partaidetzek betetzen badituzte 62.11 artikuluan biltzen den kenkaria aplikatzeko baldintzak, halako partean non gauzazko lansariak ez duen gainditzen, langile bakoitzari ematen zaion akzio- edo partaidetza-multzorako, 20.000 euroko kopurua urtean.

32. Aktibo ukiezinak asmatzeagatik sari gisa jasotako lan etekin salbuetsiak –salbuetsita baitaude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluko w) letran ezarritakoaren arabera–, eta L gakoaren beste azpigakoetan zehaztua ez dagoen beste edozein lan etekin salbuetsi.

33. Beste errenta salbuetsi batzuk. Azpigako honetan sartuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga pagatzetik salbuetsita dauden beste errenta batzuk, 190 ereduan adierazi beharrekoak izanda aurreko azpigakoetan berariaz adierazi ez direnak (esaterako: epe luzerako aurrezki planak, administrazio publikoen kalte-ordainak, askatasunaz gabetzeagatiko kalte-ordainak, aurrezte sistematikoko banakako planak). Berariaz gelditzen dira azpigako honetatik kanpo lan etekin salbuetsitzat jotzen direnak."

Bederatzi.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "CEUTA EDO MELILLA" eremuaren edukia aldatzen da, 152. idazguneari dagokiona, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa). Honela geratzen da idatzita:

"1. zenbakia idatziko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 35/2006 Legearen 68.4 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea duten eta Ceutan edo Melillan lortu diren errentak izateagatik, ordaintzaileak atxikipen tasa 439/2007 Errege Dekretuaren bidez onartutako Zergaren Erregelamenduaren 80.2 eta 95.1 artikuluetan –azken paragrafoan– aurreikusitakoaren arabera zehaztu duenean.

2. zenbakia idatziko da, 35/2006 Legearen 68.4 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea duten eta La Palma uhartean lortu diren errentak izateagatik, Lege horren 57. xedapen gehigarrian salbuespen moduan ezarritakoaren arabera, ordaintzaileak atxikipen tasa Zergaren Erregelamenduaren 80.2 eta 95.1 artikuluetan –azken paragrafoan– aurreikusitakoaren arabera zehaztu duenean.

Bestela, eremu horretan zero (0) zenbakia jarriko da."

Hamar.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "HARREMAN MOTA" eremuaren edukia aldatzen da, 153. idazguneari dagokiona, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa), 2 eta 3 kontratu moten edukia aldatuz. Honela geratzen da idatzita:

"2. Urtebetetik beherako iraupena duen kontratua edo harremana, eta jarduera eszenikoak, ikus-entzunezkoak eta musikalak garatzen dituzten artisten lan harreman berezitik eratorritako kontratuak, bai eta jarduera hori garatzeko beharrezkoak diren jarduera teknikoak edo osagarriak garatzen dituztenenak ere, 4. kodean jasotako kasuetan izan ezik.

3. Mendeko beste lan harreman berezi batzuk, salbu eta 2. kodean jasotako artisten lan harremanetik eratorritako etekinak, bai eta espetxeetan zigortuek lortutako errendimenduak eta desgaituei eragiten dieten izaera bereziko lan harremanak izan ezik ere, horiek 1. kodean sartuta daudela ulertuko baita."

Hamaika.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "ESTATUAN, EAE-KO FORU ALDUNDIETAN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN SARTUTAKO ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK" izeneko eremu berri bat sortzen da, zenbakizkoa, 323tik 387ra bitarteko idazguneetan, 2. erregistro motan (hartzailearen erregistroa). Honela geratzen da idatzita:

"ESTATUAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO FORU ALDUNDIETAN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN EGINDAKO ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK.

Eremu hau E gakoko prestazioen kasuan bakarrik bete beharko da, Administrazio Kontseiluetako, horien ordezko diren Batzetako eta beste ordezkaritza organo batzuetako administrari edo kide izateagatik. Lan etekin mota horren kasuan, erakunde ordaintzaileak, aipatutako errendimenduen gainean egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbateko guztiak jasotzeaz gain, "Lan ezintasunetik eratortzen ez diren diruzko hartzekoak" eremuko "Egindako atxikipenak" laukian (95-107 idazguneak) eta "Lan ezintasunetik eratortzen ez diren gauzazko hartzekoak" eremuko "Konturako sarrerak" laukian (122-134 idazguneak), honako azpieremu hauek beteko ditu, administrazio eskudun bakoitzari sartutako atxikipenak eta konturako sarrerak bereizita identifikatzeko.

Ondorio horietarako, erakunde ordaintzailea Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak batera eska dezaketen sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboa denean, aurreko bi laukien batukaria –"Egindako atxikipenak" (95-107 idazguneak) eta "Egindako konturako sarrerak" (122-134 idazguneak)– bat etorri beharko da, E gakoaren prestazioak direnean, hurrengo bost azpieremuetan adierazitako zenbatekoen batukariarekin:

(323-335) ESTATUKO OGASUNA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Honako honetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa jarriko da, zeinurik eta hamartar komarik gabe, benetan ordaindu badira Estatuko Ogasun Publikoan: abenduaren 26ko 28/1990 Legearen 10.1.f) artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa).

Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako etekinei dagozkien atxikipenak eta konturako sarrerak Estatuko Ogasunari bakarrik ordaindu zaizkionean, azpieremu hori baino ez da beteko, eta "Egindako atxikipenak" (95-107 idazguneak) eta "Egindako konturako sarrerak" (122-134 idazguneak) laukien batukaria jasoko da hemen, aldez aurretik beteta, jasotzaile horri ordaindutako E gakoaren prestazioei dagokienez.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

323-333. Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

334-335. Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(336-348) NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Honako honetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa jarriko da, zeinurik eta hamartar komarik gabe, benetan ordaindu badira Nafarroako Foru Komunitatean: abenduaren 26ko 28/1990 Legearen 10.1.f) artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa). Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

336-346. Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

347-348. Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(349-361) ARABAKO FORU ALDUNDIA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Honako honetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa jarriko da, zeinurik eta hamartar komarik gabe, benetan ordaindu badira Arabako Foru Aldundian: maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 7.Bat.c) artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna). Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

349-359. Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

360-361. Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(362-374) GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Honako honetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa jarriko da, zeinurik eta hamartar komarik gabe, benetan ordaindu badira Gipuzkoako Foru Aldundian: maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 7.Bat.c) artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna). Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

362-372. Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

373-374. Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(375-387) BIZKAIKO FORU ALDUNDIA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Honako honetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko zenbatekoa jarriko da, zeinurik eta hamartar komarik gabe, benetan ordaindu badira Bizkaiko Foru Aldundian: maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 7.Bat.c) artikuluaren bigarren paragrafoa (lege horren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna). Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

375-385. Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

386-387. Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

Hamabi.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen 2. erregistro motaren (hartzailearen erregistroa) "ZURIUNEAK" eremuak idazgune hauek hartuko ditu:

"388-500. ZURIUNEAK."

Bigarren artikulua.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 29ko 189/2015 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez 270 eredua onetsi zen ("Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia").

Ekainaren 29ko 189/2015 Foru Aginduaren II. eranskina honela aldatzen da:

Bat.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen "ALDIA" eremua gehitzen da, 136-137 idazguneei dagokiena, 1. erregistro motan (aitortzailearen erregistroa). Honela geratzen da idatzita:

"ALDIA. Aitortzaile guztiek 0A jarriko dute, Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado, S.M.E., S.A. sozietateak eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak izan ezik. Azken horrek balio hauek jasoko ditu, aurkezpenaren hilabetearen arabera: ‘01’, ‘02’, ‘03’, ‘04’, ‘05’, ‘06’, ‘07’, ‘08’, ‘09’, ‘10’, ‘11’, ‘12’."

Bi.–II. eranskinean jasotako erregistro diseinuen 1. erregistro motaren (aitortzailearen erregistroa) barruan, honako eremu hauen idazguneak aldatzen dira:

a) "AITORTUTAKO ERREGISTROEN GUZTIZKO KOPURUA" eremuak 138tik 146ra bitarteko idazguneak hartuko ditu.

b) "SARIEN GUZTIZKO ZENBATEKOA EDO BALORAZIOA" eremuak 147tik 163ra bitarteko idazguneak hartuko ditu.

c) "ATXIKIPENAREN EDO KONTURAKO SARRERAREN OINARRIZKO ZENBATEKOA, GUZTIRA" eremuak 164-180 idazguneak hartuko ditu.

d) "ATXIKIPENAREN EDO KONTURAKO SARRERAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA" eremuak 181-197 idazguneak hartuko ditu.

e) 198-500 idazguneak zuriunez beteko dira.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2023. urteari dagozkion 190 eta 270 ereduetako aitorpenetan, zeinak aurkeztu beharko baitira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hala ere, foru agindu honen lehen artikuluaren Bi apartatua lehen aldiz aplikatuko da 2025eko ekitaldiari dagokion 190 eredua aurkezteko, baldin eta aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten bada.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 26an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2401479