2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko kideen ordainsariak
Jurramendiko Mankomunitateak, 2023ko azaroaren 24an egin ohiko batzar orokorrean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela:
ERABAKIA:
1. Mankomunitateko buruaren ordainsaria onestea: 27.600 euro gordin urtean, karguaren berezko eginkizunek behar duten dedikazio partzialaren ordain. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean ezarritako ondorioetarako, administrazio publikoko lanaldi arruntaren %25ekoa izanen da gutxieneko dedikazioa.
Ordainsari horren ordainketa bateraezina izanen da kide anitzeko organoen bileretara joateagatik bilkura-sariak jasotzearekin.
2. Ordainsari horren ordainketa 14 soldata berdinetan hainbanatuko da, 9120-1000100 partidaren kargura.
3. Onestea Mankomunitateko buruari esleitutako ordainsarien ondoriozko gizarte segurantzako kotizazioen kostuaren kontsignazioa; 8.666 euro dira, 9120-1600200 partidaren kargura.
4. Onestea Batzorde Iraunkorreko kideei kide anitzeko organoen bileretara joateagatik esleituko zaien bilkura-saria: 150 euro bilkura bakoitzeko. Gastu horiek 9120-2310001 partidaren kargura izanen dira.
5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta erakundearen iragarki-taulan paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluko ondorioak izan ditzan, eta honen berri ematea Alloko Udalari.
Ebazpen honek bide administratiboari amaiera ematen dio, eta beronen aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzekoa, Jurramendiko Mankomunitatearen Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita. (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin izanen dira paratu gora jotzekoa ez administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, hura ebatzi edo ezetsi arte.
–Gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita. (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko ekainaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita. (Uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena).
Lizarran, 2023ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2400398