31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko lan-egutegia

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2023ko azaroaren 30ean egindako bilkuran, 2024ko lan-egutegia onetsi zuen, eta ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun hauek ezarri:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoaren biharamuneko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri bigarrena.

–Abenduaren 31: Eguberri bigarrena.

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

1.–Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: administrazioko urteko lanaldian, benetako lanorduen kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen urteko lanaldiaren banaketa honela eginen da:

a) Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 14:45 arte; gainerako 30 minutuak hautara eta malgutasunez eginen dituzte langileek, 7:30-8:00 bitartean eta 14:45-15:15 bitartean.

b) Jendea hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00etara arte izanen da.

Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi bereziren bat dutenei (murriztua edo malgua), familia-arrazoiengatik, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteagatik edo zerbitzuaren beharrengatik. Horiek berariazko lan-akordioa izanen dute.

2.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzua emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara bitartean hartzen ahalko da.

3.–Prestakuntza ikastaroetara joateko honako arauak ezartzea: prestakuntza ikastaroetan emandako denbora lan denboratzat hartuko da, baldin ikastaroak lanorduetan egiten badira eta zerbitzuaren beharrek horretarako bide ematen badute.

Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora kasu honetan baizik ez da lan denboratzat hartuko: Administrazioak erabakitzen duenean, lanpostuak bere dituen eginkizunak ongi betetzeko, nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute jasotzeko zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik ezarrita dauden kalte-ordainak.

4.–Arauak ezartzea arrazoi partikularrengatik lanera ez joateari buruz eta lantokitik ateratzeari buruz. Bidezkoa izanen da arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea, baldin arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta 71/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua).

5.–Erabaki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan.

Urrotz-Hirian, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Mankomunitateko lehendakaria, María Idoya Asiáin Abínzano.

Iragarkiaren kodea: L2401519