2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldirako plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, Gardentasun atarian, esteka honetan:
https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/284dfee6-ca49-4dbc-b880-297b48f58d4a/
Hamabost egun balioduneko epean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Buñuelen, 2024ko urtarrilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2401231