2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 22an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, Gardentasun atarian, esteka honetan:
https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/fd570fd2-84a0-43eb-b1f7-ad0838f938e6/
Hamabost egun balioduneko epean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Buñuelen, 2024ko urtarrilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2401230