2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Alkatetzaren eskuordetzea, euskararen arloan
Iragarki honen bidez, argitara ematen da Eguesibarko alkate Xuriñe Peñas Lópezek honako hau ebatzi duela, 2024ko urtarrilaren 29ko 524. Ebazpenaren bidez:
Javier Villanueva Aldave zinegotziaren esku uztea euskararen arloko eskudantziak, eta, era berean, mantentzen da honako udal alor hauetan egindako eskuordetzea: Herritarren Babesa, Berdintasuna, Gazteria, Kultura, Hezkuntza eta Kirolak. Hori dena, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legeari (Toki-araubidearen Oinarriei buruzko Foru Legea).
Sarrigurenen, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2401554