2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Utergako Udalak, 2024ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
1. Ezartzea Utergako Udaleko alkatearen kargua dedikazio partzialean gauzatuko dela.
2. Udaleko alkatearen karguaren urteko lanaldia 192 ordukoa izanen da, hileko 16 orduko lanalditan banatuta. Lanaldia udaleko langileen lan-egutegira egokituko da, eta malgutasunez beteko da goizeko, arratsaldeko nahiz, hala behar denean, gaueko ordutegietan. Hilero justifikatu beharko da lanaldia bete dela.
3. Ezarri den dedikazio partziala ordaintzeko, 7.212,00 euro gordineko ordainsaria esleituko da urteko.
4. Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatu dira: 150 euroko zenbatekoa, osoko bilkura edo informazio batzorde bakoitzera joateagatik.
5. Zinegotziek karguan aritzean benetan sortu eta behar bezala justifikatzen duten gastuarengatik jaso beharreko kalte-ordainak izanen dira Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarritakoak.
6. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Utergako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Utergan, 2024ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L2401385