31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Untzueko Udalak, 2023ko abenduaren 12an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontuaren espedientea.

Onespena argitaratu zen 2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Untzueko Udalaren 2024ko aurrekontua, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori dena, jarraituz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Untzuen, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

AURREKONTUA

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA (euroak)

1

ZUZENEKO ZERGAK

147.875,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

10.000,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

4.860,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

113.435,00

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

97.655,00

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

0,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

98.140,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Diru-sarrerak, guztira

471.965,00

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA (euroak)

1

LANGILERIA-GASTUAK

36.210,00

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

92.720,00

3

FINANTZA-GASTUAK

0,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

116.079,86

5

KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK

204.895,14

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

22.060,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Gastuak, guztira

471.965,00

Iragarkiaren kodea: L2401494