31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

13/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Otsagabiko udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2023ko uztailaren 5ean, bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak), I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatu zituen honako instalazio honetarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientearen kodea: SAT11490 (Erref.: 2023-021; obra 101191203).

–Instalazioaren kokapena: Otsagabiko udal mugartea.

–Arrazoia: Otsagabiko hondakin-uren araztegia handitzeak eragindako aldaketa.

–Exekuzio materialaren aurrekontua: 41.076,21 euro.

–Ezaugarri teknikoak: erdi tentsioko 20 kV-eko eta zirkuitu bakuneko "Ustaize-Zaraitzu" linea elektrikoa lurperatzea, jarduketa nagusi hauek eginez:

  • 56 metroko lurpeko linea jartzea, HEPRZ1 12/20 kV 3x(1x240) mm² Al+H16 eroalearekin, 7701. euskarritik (berria) 1614. euskarrira (aldatu beharrekoa), non aireko eta lurpeko pasabideak jarriko baitira.
  • 82 metroko aireko linea jartzea, 47-AL1/8-ST1A (LA 56) eroalearekin, 1613. euskarritik 7701. euskarrira.
  • Aireko linearen 102 metroko tarte bat desmuntatzea, LAC 56 eroalea duena, 1613. euskarritik 1614. euskarrira.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera jendaurrean izan zen hogeita hamar egun baliodunez, iragarki bat argitaratu baitzen 2023ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 31koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2023ko irailaren 1ekoan), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Halaber, dokumentazioa Otsagabiko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Ez da alegaziorik jaso.

Bestalde, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien Otsagabiko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.

Ez da txostenik jaso.

Espedientean jasota daude, batetik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 16ko 247E/2023 Ebazpena, lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak egiteko baimena ematen duena, eta, bestetik, Biodibertsitate Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 27ko 233E/2023 Ebazpena, aldeko ingurumen-ukipenen txostena egiten duena, ebazpenetan bertan jasotako zehaztapenak kontuan hartuta.

Adierazitakoarekin eta espedientean dagoen dokumentazioarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea, aurkeztutako proiektua onestea eta hogeita lau hilabeteko epea ematea lanak egiteko.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Proiektua onura publikokoa dela zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ebazpen honen eranskinean ageri da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Otsagabiko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

Udalerria

Pol.

Lurz.

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

Titularra

Herria

Probintzia

Jarduketa

Zortasuna

Euskarriak

Kutxatilak

Aldi baterako okupazioa

Luzera

Azalera

m

m²

Unit.

m²

ZK.

Unit.

m²

m²

Otsagabia

1

344

310000000001307105WE

Basoa-Larreak

Eduardo Montero Eseverri *

Ezkaroze

Nafarroa

Aireko linea

8,64

55,4

1

1

1614

-

-

-

Otsagabia

1

345

310000000001488602SP

Araztegia

Otsagabiko Udala

Otsagabia

Nafarroa

Lurpeko linea

25

15

-

-

-

3

3

-

Aireko linea

5,97

19,3

1

12,25

7701

-

-

-

Otsagabia

1

190

310000000002356348KX

Kanpina

Otsagabiko Udala

Otsagabia

Nafarroa

Lurpeko linea

-

-

-

-

-

-

-

85

(*) Katastroko titularra. Titularra, hondakin-uren araztegirako desjabetzea dela-eta: Otsagabiko Udala.

Iragarkiaren kodea: F2400706