31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2023ko abenduaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Erabaki hori argitaratu zen 2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluen araberakoa, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 320.100,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 40.400,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 215.045,98 euro.

7.–Kapital transferentziak: 3.768,40 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 594.314,38 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria-gastuak: 139.110,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 176.032,21 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 73.470,00 euro.

5.–Ustekabeak: 1.000,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 204.702,17 euro.

Gastuak, guztira: 594.314,38 euro.

Tebas-Muru Artederretan, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2401521