31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Kontzejuko batzarkideen ordainsariak

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko abenduaren 27an egindako bilkura berezian, bat etorriz apirilaren 3ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarrita dagoenarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 13. artikuluari buruz (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Kontzejuko batzarraren ohiko bilkuren araubidea.

Erabaki da Kontzejuko Batzarrak ohiko bilkura eginen duela hilero, hileko lehenbiziko asteazkenean, 18:00etan. Bilkura hileko bigarren asteazkenera aldatzen ahalko da, baldin eta aldatzea komeni bada jaiegunen egutegia dela eta.

Bigarrena.–Dedikazio partziala izanen duten Kontzejuko kideen zerrenda hau eta haien ordainsariak:

a) Kontzejuko buru Francisco Javier Zamora Jiménez dedikazio partzialean ariko da bere karguan; 170 ordu izanen dira urtean, eta horren ordainetan 3.600,00 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamabi hilekotan banatuta. Zenbateko horiei aplikatuko zaizkie PFEZari dagozkion atxikipenak, baita Gizarte Segurantzaren langile kuota ere; Kontzejuaren kargura izanen da Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.

b) Kontzejuko Batzarrako diruzain Ignacio Lejarza Ossorio dedikazio partzialean ariko da bere karguan; 170 ordu izanen dira urtean, eta horren ordainetan 3.600,00 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamabi hilekotan banatua. Zenbateko horiei aplikatuko zaizkie PFEZari dagozkion atxikipenak, baita Gizarte Segurantzaren langile kuota ere; Kontzejuaren kargura izanen da Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.

c) Dedikazio esklusiborik edo partzialik onartua ez duten Kontzejuko Batzarreko kideek 150,00 euro jasoko dituzte kide anitzeko organo, batzar edo bileretara joaten diren aldi bakoitzean Kontzejuaren ordezkari gisa. Hain zuzen, mota horretako bi bilkura egonen dira hilean. Zenbateko horri aplikatuko zaio PFEZari dagokion atxikipena (%2).

d) Ezartzen da Tebasko Kontzejuko Batzarreko kide guztiek eskubidea izanen dutela kalte-ordainak eskuratzeko, karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, hala ezartzen baitu martxoaren 4ko 236/1988 Errege Dekretuak, barnean direla mantenu, ostatu eta garraioko gastu guztiak, sortzen direnak zerbitzu eginkizunengatik eta karguak eskatutako joan-etorriengatik, baita arrazoi berarengatik sortutako beste gastu batzuk ere. Horri dagokionez, bere ibilgailuetan joan-etorriak egiteagatik jaso beharreko zenbatekoa 0,32 euro/km izanen da.

Hirugarrena.–Ordainsarien araubide honek eragina izanen du 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta urtero eguneratuko da, aplikatuz erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa (kontsumoko prezioen indizea).

Laugarrena.–Erabaki honen testu osoa agertzen duen iragarkia argitaratzea Tebasko Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tebasen, 2023ko abenduaren 27an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2400580