31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tafallako Udalaren 2024ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tafallan, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2401507