31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Dagokion espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat.

Erronkarin, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.

Iragarkiaren kodea: L2401283