2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2023ko abenduaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zituen Ribaforadako Udalaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an, eta inork ere ez du aurkeztu haren aurkako erreklamaziorik edo alegaziorik.
Beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsi dira, gai horri buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera. Hortaz, bidezkoa da aurrekontua laburturik argitaratzea, kapituluka. Hona hemen:
a) Ribaforadako Udalaren 2024ko ekitaldiko aurrekontua, biltzen baititu gastuen (guztira, 4.526.450 euro) egoera-orria eta diru-sarreren (guztira, 4.526.450 euro) egoera-orria. Honela dago sailkatuta, kapituluka:
–Diru-sarreren aurrekontua:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.054.600 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 169.350 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 947.100 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.141.770 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 146.130 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 67.500 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 4.526.450 euro.
–Gastuen aurrekontua:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.169.750 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.698.450 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 43.000 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 301.350 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 234.900 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak. 79.000 euro.
Gastuak, guztira: 4.526.450 euro.
b) Ribaforadako Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2024. urteko aurrekontua, biltzen baititu gastuen (guztira, 125.140 euro) egoera-orria eta diru-sarreren (guztira, 125.140 euro) egoera-orria. Honela dago sailkatuta, kapituluka:
–Diru-sarreren aurrekontua:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 57.440 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 67.700 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 125.140 euro.
–Gastuen aurrekontua:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 117.160 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 5.690 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 250 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.040 euro.
Gastuak, guztira: 125.140 euro.
c) Ribaforadako Udalaren Kirol Kontseilua erakunde autonomoaren 2024. urteko aurrekontua, biltzen baititu gastuen (guztira, 169.250 euro) egoera-orria eta diru-sarreren (guztira, 169.250 euro) egoera-orria. Honela dago sailkatuta, kapituluka:
–Diru-sarreren aurrekontua:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 82.250 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 87.000 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 169.250 euro.
–Gastuen aurrekontua:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 43.700 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 72.250 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 53.300 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 0 euro.
Gastuak, guztira: 169.250 euro.
Ribaforadan, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2401557