31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2023ko abenduaren 11n egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onespena argitaratu zen 2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Puiun, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

AURREKONTUA

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA (euroak)

1

ZUZENEKO ZERGAK

208.999,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

5.000,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

24.410,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

176.137,00

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

56.734,00

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

20.000,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

78.470,93

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Diru-sarrerak, guztira

569.750,93

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA (euroak)

1

LANGILERIA-GASTUAK

79.992,00

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

171.524,95

3

FINANTZA-GASTUAK

0,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

119.784,35

5

KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK

198.322,33

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

127,30

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Gastuak, guztira

569.750,93

Iragarkiaren kodea: L2401484