Iragarkia
31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Udal antolaketari buruzko dekretua
Iruñeko Udaleko alkateak honako dekretu hau onetsi zuen 2024ko urtarrilaren 15ean (DAL 22-ENE-24 (2/AL) dekretuan onetsitako aldaketak barne hartzen ditu):
DAL 15-ENE-24 (3/AL).
«Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 124.4.k) artikuluak -zeina 57/2003 Legearen bidez ezarria baita- eta X. titulu osoak alkateari egozten diote "Udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura ezartzea, udal-antolakuntzaren funtsezko mailen aurka joan gabe"; izan ere, horiek zedarritzea Osoko Bilkurari dagokio, lege-xedapen beraren 123.1.c artikuluarekin bat. Funtsezko maila horiek, aipatu agindu horren arabera, gobernuko arlo nagusiak eta zuzendaritza-organoak dira, betiere "alkateak organo horietako bakoitzaren kopurua zehazteko eta beheragoko maila osagarriak ezartzeko dituen eskumenak ezertan eragotzi gabe".
Halaber, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 9 bis artikuluan ezarri zen araubide erkideko lege-xedapen horren X. tituluan ezarritako araubidea aplikatu behar zaiola Iruñeko Udalari.
Eraketa juridiko horrekiko koherentziari eutsita, alkateak, Dekretu honen bidez, "udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura" eman du, betiere Udal Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren funtsezko edukia gordeta, hau da, ontzat emanda badaudela, egon, Alkatetza Kabinete bat, Gerentzia bat, zuzendaritzak, idazkaritza teknikoak eta gobernu-alorka antolatutako eskumen-banaketa. Halaber, Legearekin bat arautzen ditu alorren kopurua eta beheragoko mailak eta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearekin bat, Udalean nahitaez ezarri beharreko organoak sartzen ditu.
Horiek horrela, honako hau xedatzen dut:
1. artikulua. Egitura.
Iruñeko Udalaren administrazio-antolaketa honako unitate organiko nagusi hauek osatzen dute:
1.1.–OSOKO BILKURAREN ADMINISTRAZIO BETEARAZLEA.
Zuzenean Osoko Bilkurako buruaren mende: Osoko Bilkurako Idazkaritza Nagusia. Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak eta gainerako antolamendu juridikoak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu.
1.2.–HIRIKO GOBERNUAREN ADMINISTRAZIO BETEARAZLEA.
A) Zuzenean alkatearen mende:
a) Alkatetza Kabinetea, eta hari atxikita Komunikazio Instituzionaleko eta Gardentasuneko Zuzendaritza.
b) Udal Gerentzia. Hari atxikita dago Asociación Navarra de Informática Municipal SA (ANIMSA) sozietateari dagokion kudeaketa.
c) Aholkularitza Juridikoa.
B) Zinegotzi ordezkarien mende, eta haiei emandako eskumenekin bat, honako alor hauek ezartzen dira:
1. Ogasuneko, Kontratazio Publiko Arduratsuko eta Giza Baliabideetako zinegotzi ordezkaria.
–Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorra. Haren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketa-organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere. Eratzen denean, Kontratazio Publiko Arduratsuko Bulegoa barne hartuko du.
–Giza Baliabideetako Alorra.
2. Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkaria.
–Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorra. Haren baitakoak dira Etxebizitza eta Birgaitze Bulegoak, "Hirigintza Gerentzia" erakunde autonomoa, "Iruña Biziberritzen SA" merkataritza-sozietatea, Bulego Estrategikoa, Energia Agentzia, 21 Agenda eta Ingurumen Hezkuntzako Museoa.
3. Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria.
–Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra. Hari atxikita daude "Gayarre Antzokia Fundazioa" eta Haur Eskolen erakunde autonomoa.
4. Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako zinegotzi ordezkaria.
–Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra.
5. Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria.
–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorra. Hari atxikita dago Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi berezia.
6. Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria.
–Gizarte Ekintzako Alorra. Hari atxikita dago Servicio de Atención al Domicilio SA merkataritza-sozietatea, hura likidatu arte.
7. Hiri Bizigarri eta Jasangarriko zinegotzi ordezkaria.
–Proiektuetako eta Mugikortasuneko Alorra.
–Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorra.
8. Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria.
–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorra. Hari atxikita daude Comiruña SA, Mercairuña SA, Kale Nagusiko 59ko eraikinaren kudeaketa eta Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi berezia.
2. artikulua. –Zuzendaritza eta idazkaritza teknikoen araubidea
Hala alorrek nola Alkatetza Kabineteak eta Aholkularitza Juridikoak zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bana izanen dituzte, gutxienez. Aurrekoa gorabehera, hainbat unitate organikok zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bat eta bera partekatzen ahalko dituzte. Gerentearen irudia ere ezarri da. Halako organoei honako hauek dagozkie: gobernu-organoek haiek zein eskumenetarako eskuordetu eta horiek baliatzea, gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak, Tokiko Gobernu Batzarrari proposatzea, hark oneste aldera, hala xedapen-proiektu orokorrak nola haien eskumenen esparruan dagozkien gainerako proposamenak, eta nolanahi ere, honako eginkizun orokor hauek ere:
–Zuzendaritzak:
- Eskumeneko zerbitzuak zuzendu eta kudeatzea.
- Dagozkion unitate organikoak zuzendu eta koordinatzea.
- Xedapen-, akordio- eta hitzarmen-proiektuak egitea, zeinek bere eginkizunen esparruko gaiei buruz.
- Urtean esleitutako aurrekontua egitea, bai eta haren segimendua eta kontrola ere.
- Eskumeneko zerbitzuak ebaluatzea.
- Alorrari edo unitate organikoari atxikitako langileen gaineko ardura.
–Idazkaritza teknikoak:
- Alorraren zerbitzu komunak kudeatzea.
- Alorraren edo unitate organikoaren titularrari laguntza teknikoa ematea, administrazio-aferetan.
- Alorrari edo unitate organikoari esleitutako bitarteko eta baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak modu eraginkorrean baliatzeko eginkizunak, horretarako behar diren jarraibideak emanez alorrari atxikitako langileei.
- Espedienteak bideratu eta zaintzea, antolamendu juridikoarekin bat datozela segurtaturik eta haien aurrekariak azalduta.
Eginkizun horiek betetzeko, idazkari teknikoek beharrezko jotzen dituzten txostenak, datuak, agiriak eta jarduketak eskatzen ahalko dizkiete alorretako zuzendariei edo unitate organikoei, beren alorrei atxikitako abokatu edo zuzenbidean lizentziadunei eta gainerako langileei, bai eta kasuan kasuko alorraren edo unitate organikoaren mende dauden erakunde eta entitateei ere.
3. artikulua. Eskumenen banaketa, unitate organikoetan.
Honako unitate organiko hauei dagozkie ondoan zerrendatutako zeregin eta eginkizunak, betiere Alkateak eta Tokiko Gobernu Batzarrak kasuan kasuko eskumenetarako eskuordetze-xedapenetan ezarritakoarekin bat:
3.1.–ALKATETZA.
Zuzenean Alkatearen mende.
A.–ALKATETZA KABINETEKO ZUZENDARITZA.
a.1) Alkatetza kabinetea:
–Alkatearen aholkularitza eta laguntza.
–Alkatearen idazkaritza eta agenda.
–Hiriko ekitaldi ofizialak eta ospakizunak zuzentzea.
–Kanpora begirako jarduketak koordinatu eta gainbegiratzea.
–Gobernu-organoek egiten dituzten jarduerez arduratzea, deialdiak eginez.
–Alkatetzako kontuak.
–Harremanak instituzioekin.
–Protokolo zerbitzua koordinatu eta gainbegiratzea.
a.2) Protokolo zerbitzua:
–Hiriko ekitaldi ofizialak eta ospakizunak prestatu eta koordinatzea.
–Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanak sustatzea eta hiriarendako interesekoak diren senidetze berriak sustatzea.
B.–KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALEKO ETA GARDENTASUNEKO ZUZENDARITZA.
b.1) Komunikazio Zerbitzua eta komunikabideekiko harremana:
–Udal-jarduna herritarrei helaraztea, dela udal-bitartekoak baliatuz dela komunikabideen bidez.
–Udalak dituen komunikazio-tresnak koordinatu eta dinamizatzea, bai eta zeregin horretan ari diren udal-langileak ere.
b.2) Proiekzio Instituzionala:
–Komunikazio Instituzional Estrategikoko Plana prestatu eta jarraipena egitea.
–Pamplona-Iruña marka sortzea, hiriaren berezko nortasun gisa.
–Publizitate instituzionaleko euskarrien diseinu orokorra.
–Protokoloko zerbitzuarekin elkarlanean, nazioko foroetan zein nazioartekoetan Iruña ezagutzera emateko jarduera eta ekitaldiak antolatzea.
–Protokolo zerbitzuarekin elkarlanean, Batasunaren Pribilegioa antolatu, bultzatu eta balioestea, hiria eta haren idiosinkrasia eta identitatea identifikatzeko egitate gisa, gatazka gainditzea eta elkar ulertzea bultzatzea oinarri hartuta.
b.3) Gardentasuna:
–Gardentasuna eta informazio publikorako irisgarritasuna lortzeko politikak bultzatu eta sustatzea.
–Intranetaren, udal-webgunearen eta egoitza elektronikoaren informazioa eta egitura kudeatzeko zereginak koordinatu eta gainbegiratzea. Argitaratu beharreko gutxieneko edukiak zehaztea, emaitza- eta gardentasun-adierazleak bereziki adierazita.
C.–GERENTZIA.
c.1) Administrazioaren koordinazio teknikoa:
–Udalaren harremanak ANIMSArekin.
–Harremanak Arartekoarekin eta Kontuen Ganberarekin.
–Udaleko alorren funtzionamendua koordinatzea, betiere eraginkortasuna eta kudeaketa-gaitasuna handiagotuz.
–Jarduketa-planak proposatu eta Udalaren helburuak gauzatzea, eta horiek betetzeko behar diren baliabideak esleitzea, dagozkien aurrekontu-arauekin bat.
–Jarraipena egitea Udalak hartu dituen konpromisoak eta adierazleak betetzearen gainean.
–Udaleko zerbitzuen kalitatea helburu duten jarduketak sustatzea eta betetzen direla gainbegiratzea.
–Jarduketa-planak ebaluatzea, haiek aldatzeko edo bertan behera uzteko behar beste proposamen eginda.
–Alor bakoitzari urtean esleitu behar zaizkion aurrekontu-baliabideei buruzko proposamena egitea.
–Gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak.
–Gobernu Batzarrari proposatzea, hark oneste aldera, hala xedapen-proiektu orokorrak nola haren eskumenen esparruan dagozkion gainerako proposamenak.
–Alkateari onesteko proposatzea Gerentziaren antolaketari eta egiturari buruzko proiektuak.
–Hala behar izatera, antolaketa-aldaketei buruzko txostena egitea, alor eta departamentu bakoitzaren antolaketa- eta egitura-proiektuak barne hartuta.
–Aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera.
–Administrazio elektronikoa sustatzea.
–Iruñeko Udaleko memoriak.
c.2) Administrazio elektronikoa eta herritarrendako arreta:
–Ordenatu eta gidatzea hala Administrazio elektronikoaren ezarpena eta hobekuntza nola Udalak ANIMSArekin dituen harremanak. Aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera.
–Smart City estrategia koordinatu eta garatzea, berrikuntza teknologiko aplikatuarentzat, Udaleko gainerako alorrekin batera, betiere lankidetza sustatuz Nafarroako Unibertsitate Publikoko SmartCities Institutuarekin, bestelako unibertsitate-zentroekin, erakunde publikoekin eta sektoreko enpresekin.
–ANIMSA (informatikako enpresa publikoa).
–Herritarrekiko harremanak (010).
–Erregistro Orokorra eta erregistro-bulegoak.
–Errolda.
–Ezkontza zibilen bulegoa.
–Herritarrendako Arreta Zerbitzua.
c.3) Udalaren eta sektore publiko instituzionalaren politika orokorra:
–Politika orokorra finkatzea Udalari eta udal-sektore publiko instituzionalari dagokionez, besteak beste honako gai hauetan eta Udaleko alorrekin elkarlanean: kontratazioak, gardentasuna, datuen babesari buruzko legeak betetzekoa eta Iruñeko Udalak onetsitako agiri elektronikoaren plan zuzentzailea abiatzekoa.
–Beharrezkoak diren jarraibide orokorrak ematea udal-sektore publiko instituzionalak bete ditzan aplikagarri zaizkion legeak.
c.4) Gardentasun zerbitzuko zuzendaritza eta koordinazioa.
–Udalaren gardentasun-eredua, datuen babesa eta informazioa eskuratzeko eskubidea koordinatu eta gainbegiratzea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeko bideari eta Gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea, eta aplikagarri diren gainerako arauak betez.
c.5) Udal Artxiboa.
D.–AHOLKULARITZA JURIDIKOKO ZUZENDARITZA.
d.1) Aholkularitza Juridikoa.
Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu: laguntza eta aholkularitza juridikoa ematea Alkateari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta zuzendaritza-organoei. Bere eginkizunak gauzatuta, behar diren zerbitzuko agindu eta jarraibideak emanen ditu. Zuzenean Aholkularitza Juridikoko Zuzendaritzaren mende, Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren titularrak Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu, bai eta aholkularitza juridikoa emateko eta epaiketetan defendatzeko eginkizunak ere, hala agintzen bazaio.
3.2.–OGASUNEKO, KONTRATAZIO PUBLIKO ARDURATSUKO ETA GIZA BALIABIDEETAKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA.
Funtzio publikoaren garapen egokia kudeatzen du, eta populazioari buruzko tresnak zein prozedurak bideratzekoak zuzentzen ditu. Zinegotzia, halaber, ahal den eraginkortasunik handiena lortzen saiatuko da, udal-baliabideen kudeaketan.
OGASUNEKO ETA KONTRATAZIO PUBLIKO ARDURATSUKO ALORRA.
A.–OGASUNA:
–Aurrekontuei buruzko proiektu eta ikerlanak.
–Tributuen gaineko ikerlanak.
–Inbertsioei buruzko azterlanak.
–Baliabide ekonomikoak.
–Diruzaintza.
–Errentamenduak.
–Aseguruak.
–Finantzazioa.
–Egindako lanak.
–Tributuen kitapena.
–Diru-bilketa.
–Kontabilitatea.
–Ondarea.
–Inbentarioa.
–Erosketak.
–Dirulaguntzen kudeaketa.
B.–KONTRATAZIO PUBLIKOA:
–Gerentziarekin elkarlanean, Udalaren eta udal-sektore publiko instituzionalaren Kontratazio Publikoko politika orokorra diseinatu eta koordinatzea.
–Kontratazio-agiri orokorrak egokitzea honako hauetatik eratorritako marko juridiko berriaren arabera: 2014ko Zuzentarauen laugarren paketea, sektore publikoko kontratuei buruzko 2014/24/UE Zuzentarau berariazkoa, eta geroan onets daitezkeenak.
–Izaera estrategikoko kontratazio publikoa bideratzea, 2020 Europar Estrategiak ezarritako helburuak -garapen arduratsukoak gizarteaz bezainbatean, eta jasangarriak zein berritzaileak ingurumenari dagokionez- lortzen laguntzeko.
–Erosketa publiko berdea, sozialki arduratsua eta berritzailea sustatzea kontratazio-agirietan gizarte-, ingurumen- eta berrikuntza-klausulak gehituta. Kontratazio Publiko Arduratsuko Bulegoko arduraduna.
GIZA BALIABIDEETAKO ALORRA.
GIZA BALIABIDEAK:
–Plantilla organikoa.
–Enplegu publikoa.
–Giza Baliabideak garatzea.
–Harremanak sindikatuen ordezkaritza-organoekin.
–Laneko arriskuen prebentzioa.
–Lan-osasuneko ikuskaritza.
–Lan- eta administrazio-kontratuak.
–Nominak.
–Atezaintza.
–Aktak.
–Hauteskundeei buruzko Legeak hauteskunde-prozesuetan udalei egozten dizkien zereginak gauzatzea.
3.3.–GOBERNU ESTRATEGIKOKO, HIRIGINTZAKO, ETXEBIZITZAKO ETA 2030 AGENDAKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA.
Hiria lurraldean sortzea: horretarako, hiri-antolamendua planifikatu eta kudeatzen du, etxebizitza duin bat eduki ahal izatea errazten du, naturguneak hobetzen ditu, historia-ondarea zaintzen du eta ahalegina egiten du hiri- eta gizarte-ingurua osasungarria izan dadin, osasun-, higiene- eta ikuskaritza-baliabideen bitartez.
GOBERNU ESTRATEGIKOKO, HIRIGINTZAKO, ETXEBIZITZAKO ETA 2030 AGENDAKO ALORRA.
A.–PLANGINTZA ESTRATEGIKOA/2030 AGENDA:
–Hiriaren plangintza estrategikoa diseinatzea.
–Estrategia Bulegoko Zuzendaritza.
–20-30 Plan Estrategikoaren garapena.
–2030 Hiri Agendaren ezarpena koordinatzea.
–Udalaren epe luzeko plan estrategikoa diseinatu, landu, kudeatu, jarraipena egin, ebaluatu eta koordinatzea, zeinak barne hartuko baititu Hiri Plan bat eta Auzoen Plan bat Azterlan eta analisi estrategikoak egitea.
–Eskualdeko, estatuko zein Europako finantzaketa lortzea Udalaren plan estrategikoari zein sektoreko udal-plan eta -estrategiei lotutako proiektuak garatu eta abian jartzeko.
–Hautagaitzak prestatzea eta aholkularitza teknikoa ematea dirulaguntzen deialdietara aurkezteko, eta Europar Batasunarekin batera finantzatutako udal-proiektuak koordinatu, kudeatu eta kontrolatzea.
–Udalaren zeharkako estrategiak, planak, programak eta proiektuak bultzatu, kudeatu eta koordinatzea, Udalaren Alor bati baino gehiagori eragiten badiete, hala nola Hiri Behatokia, udal-kudeaketarako plana, Geografia Informazioko Udal Sistema, nekazaritzako elikagaien gaineko politikaren garapena eta klima-aldaketa arindu eta horra egokitzeko politika.
–Hiriaren gizarte-egoerari eta haren eraldaketei buruzko azterketa soziologikoak egitea, lagungarri izan daitezen erabakiak hartzeko unean.
–Hirian eta Udalaren kudeaketan berrikuntzazko proiektuak diseinatu, kudeatu eta gauzatzea.
–Iruñeko Udalaren parte-hartzea kudeatu eta koordinatzea, udalerrien elkarte eta sareetan.
–Udaleko beste alorrei babes teknikoa ematea proiektuak zedarritzeko eta azterlanak eta analisiak egiteko, ikuspegi integrala -zeharkakoa zein estrategikoa- eskainita.
–Alor batean baino gehiagotan eragina duten proiektuak gauzatzeko ardura.
–Soziologia.
B.–HIRIGINTZA PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA:
–Hirigintza Gerentziako Erakunde Autonomoa alor honi atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.
–Hirigintza-plangintza eta -kudeaketa zerbitzua.
–Planeamendua eta hiri-antolamendua.
–Planeamenduaren garapena eta kudeaketa.
–Udal-lurzorua eta etxebizitza politika kudeatzea.
C.–HIRIA BERRONERATZEA ETA ETXEBIZITZAK BIRGAITZEA:
–Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko politika sustatzea.
–Jarduketa guztiak koordinatzea, birgaitze-esparruetan.
–Udalarenak diren etxebizitzak kudeatzea, herritarren zerbitzura jarrita.
–Udal-etxebizitzak birgaitu, mantendu eta kontserbatzea.
–Behar diren desjabetzeak egitea igogailuak jartzeko bizitegi-eraikinetan.
–Jarduketak sustatzea hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko.
–Alorra Pamplona Centro Histórico - Iruña Biziberritzen SA sozietateari atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.
D.–HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK ETA DIZIPLINA:
–Hirigintzako lizentziak.
–Jarduera-lizentziak.
–Irekitzeko lizentziak.
–Bide publikoa obrak direla-eta okupatzeko lizentziak.
–Erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten egintzak jaso, kudeatu eta kontrolatzea.
–Aurri-egoerak eta eraikuntza-patologiak.
–Betearazpen-aginduak eta ordezko betetzeak, berezko dituen eskumenei dagozkien gaietan.
–Hirigintza-diziplinako zerbitzua eta legezkotasunaren kontrola aurreko gaietan.
E.–ENERGIA AGENTZIA:
–Energia-eraginkortasuna sustatzea hala Udalean nola herritarren artean.
–Udaleko energia-kontsumoak kontrolatzea, eta haiei lotutako udal-ekimen guztietan parte hartzea, hala nola energiaz hornitzeko kontratuak, eraikinen mantentze-lanak eta eraikin berrien proiektuak.
–Erraztasunak ematea herritarrek eta gizarte-eragileek energia berdea instala dezaten (energia-aholkularitza).
–Energia Agentzia alor honi atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.
F.–INGURUMENA:
–Kontzientziazio aktiboa sustatzea ingurumen-gaietan, hala herritarren artean nola udal-administrazioan bertan.
–Iruñeko ingurumen-aberastasuna eta haren dibertsitatea ezagutzera ematea.
–Pasabide ekologikoen sare bat sortzea, eraikitako hirian natura integratzen laguntzeko.
–Hiriko biodibertsitatea babestea eta natur ondarearen kontserbazioa zaintzea.
–Jasangarritasun-irizpideak eranstea udal-kontratuetan eta zerbitzu publikoen kudeaketan.
–Konpostatze komunitarioko guneen sarearen garapena sustatu eta zaintzea.
–Hiriko komunitate-baratzeen sarea garatu eta kudeatzea.
–Ingurumen-hezkuntzako programak sustatu eta egitea, herritar guztiei zuzenduta, hala adingabeei, ikastetxeen bidez, nola helduei, Ingurumen Museoaren eta beste tresna batzuen bidez.
3.4.–KULTURAKO, JAIETAKO, HEZKUNTZAKO ETA KIROLEKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA.
KULTURAKO, JAIETAKO, HEZKUNTZAKO ETA KIROLEKO ALORRA.
A.–KULTURA ETA JAIAK:
–Iruñeko kultur bizitasuna sustatzea, azpiegiturak sortuz eta kalitatezko ekoizpenak programatuz.
–Kultura sustatu eta hedatzea.
–Kultur ekipamenduak sortzea eta gizartearen partaidetza dinamizatzea.
–Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, kultur xedeei begira.
–Liburutegi publikoak eta irakurzaletasuna sustatzea.
–Argitara ematea Udalaren argitalpen zientifiko eta dibulgaziokoak.
–Kolektibo profesionalen kultur jarduna indartu eta sustatzea.
–Hiriko kultur erakunde eta entitateen ekimenak, funtzionamendua eta partaidetza bultzatzea.
–Iruñeak berezko dituen gizarte- eta kultura-jarduerak garatzea, hala nola sanferminak eta ekitaldi tradizionalak.
–Euskarazko kultur jarduna sustatzea.
–Jarduera-programak sustatu eta garatzea Civivox sarean.
–Sormena sustatzea eta arte plastikoen, antzerkiaren eta musikaren adierazpen garaikideak hedatzea.
–Programazio artistikoa koordinatzea, Gayarre Antzokia Fundazioaren bidez eta fundazio hori alorrari atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.
–Udalaren arte-ondarea handiagotzeko bultzada.
–Artista gazteen sustapen profesionala egitea, haiei zuzendutako lehiaketak antolatuta.
B.–HEZKUNTZA ETA HAUR ESKOLAK:
–Hezkuntza-instalazioak mantendu eta sustatzea: eskola publikoak, musika-eskola eta abar.
–Ikastetxe publikoen eraikinetako kontserbazio-, mantentze- eta zaintza-lanak.
–Instalazio horiek eskolaz kanpoko orduetan erabiltzeko koordinazioa.
–Herritar guztiei zuzendutako hezkuntza-programak garatu eta sustatzea.
–Ikastetxeek garatzen dituzten jarduerak sustatzea eta guraso-elkarteei (IGE) haien zereginetan laguntzea, dirulaguntzen edo programa berezien bitartez.
–Iruñearen gaineko ezagutza bultzatzea ikasleen artean.
–Lankidetzan jardutea unibertsitateekin.
–Araubide bereziko musika-irakaskuntza sustatzea eta Joaquín Maya Musika Eskola kudeatzea.
–Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa alor honi atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.
–Arte-irakaskuntzak sustatzea eta Catalina de Oscáriz Arte Eskola kudeatzea.
C.–KIROLA:
–Udalaren kirol-instalazioak mantendu eta sustatzea.
–Adin eta mota orotako herritarren jarduera fisikoa bultzatzeko proiektuak sustatu eta abiaraztea.
–Kirol-programak eta -ikuskizunak garatzea.
–Lankidetza kirol-entitateekin.
–Kirol-ekitaldiak sustatzea.
3.5.–HERRITARREN SEGURTASUNEKO ETA BIZIKIDETZAKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA.
Herritarrei babesa ematea eskubideak zein askatasunak balia ditzaten, eta herritarren segurtasuna bermatzea elkarbizitza baketsuaren alde eginik eta pertsonak zein haien ondasunak babestuta, betiere legeekin bat. Halaber, izan litezkeen larrialdiei aurrea hartzea eta haien ondorioak ahal den gehiena arintzea.
HERRITARREN SEGURTASUNEKO ETA BIZIKIDETZAKO ALORRA.
A.–HERRITARREN SEGURTASUNA.
–Zirkulazioaren diziplina kudeatzea.
–Ikuskizun publikoen eta aisia-jardueren diziplina kudeatzea.
–Gizabidez jokatzeko diziplina eta beste ordenantza batzuk kudeatzea.
–Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak.
–Ordenantzak eta bandoak betearaztea.
–Lizentziak egiaztatzea.
–Ikuskapenak eta gainerako alorrei laguntza ematea.
–Bide publikoaren erabilera kudeatzea, karpena eta aldi baterako instalazioena barne, eta horien funtzionamendua baimentzea.
–Zirkulazioa erregulatu eta kontrolatzea.
–Bide-segurtasunarekin zerikusia duten zereginak betetzea.
–Ospakizunak eta elkarretaratzeak kontrolatzea.
–Ibilgailuak erretiratzeko garabi-zerbitzua kudeatzea.
–Atestatuak egitea eta istripuetan sorostea.
–Polizia judizialaren eginkizunak betetzea.
–Babes zibilari dagozkion zereginak betetzea.
–Anbulantzien eta suhiltzaileen zerbitzuei laguntza ematea.
–Delinkuentzia prebenitzea.
–Salaketak tramitatzea.
–Objektu galduen bulegoaz arduratzea.
–Gizarte-babesa gauzatzea poliziaren esparruan.
–Udal-agintariak babestea.
–Udal-eraikinak babestea.
–Zaintza-talde iraunkorra edukitzea.
–Feriak, azokak eta antzekoak kontrolatzea.
–Hiriko segurtasun-planak planifikatu eta gauzatzea.
–Aurrekoen antzeko beste edozein eskumen, herritarren segurtasunarekin eta babes zibilarekin zerikusirik izanez gero.
–Espazio publikoaren erabilera antolatu eta arautzea, ibilgailuen zein oinezkoen mugikortasuna bermatzeko.
–Xedapenak eta arauak egitea, ibilgailuen zirkulazioa, trafiko-seinaleak, aparkatzeko tokiak eta bidaiarien zein salgaien garraioa arautzeko.
–Semaforoen erregulazioa kudeatzea.
–Zirkulazioa antolatzeko jarduketak zuzendu eta arautzea.
–Hiriko seinaleak.
–Aparkatzeko baimen bereziak ematea mugikortasun urriko pertsonei, bai eta beste edozein baimen ere, baldin eta mugikortasunarekin zerikusirik badu eta hari buruzko eskumena beste inongo organori ez bazaio egotzi.
B.–BITARTEKARITZAKO ETA BIZIKIDETZAKO BULEGOA:
–Gatazken aurrean bitartekaritza tresna izateko eta bizilagunen arteko bizikidetza sustatzeko xedez jarriko da abian. Bulego hori oinarrizko komunitate-poliziari esleitutako agenteei lotuta egonen da, eta polizia esku-hartzekoa baino prebentziokoa izatea oinarri duen filosofiarekin lan eginen dute. Funtzionamendu praktikoari dagokionez, bulegoa Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorraren baliabideei lotuta egonen da, kanpoko laguntzarekin, egoerak hala eskatzen duen kasuetan.
3.6.–BERDINTASUNEKO, EKINTZA KOMUNITARIOKO, AUZOETAKO, HERRITARREN PARTAIDETZAKO ETA EUSKARAKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA.
BERDINTASUNEKO, EKINTZA KOMUNITARIOKO ETA AUZOETAKO ALORRA.
A.–BERDINTASUNA:
–Berdintasuneko Ordenantza ezarri eta garatzea.
–Bere lurralde-eremuan bizi diren herritarrak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoeraz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriez.
–Proposamenak eta sustapen-lana egitea zeinek bere administrazioan berariazko programak edo zerbitzuak egokitzeko eta sortzeko, bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideak izanen dituztela bermatze aldera.
–Erantzunkidetasuna bultzatzen duten baliabideak sortzea eta egokitzea bultzatu eta proposatzea.
–Lurralde-eremuan gertatzen diren bereizkeria-egoerak hautematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak diseinatu eta sustatzea.
–Entitate publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.
–Solaskidetza emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskumenak dituzten erakunde, organo eta unitateekin, eta, bereziki, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin.
–Compañía kaleko zentroa kudeatu eta dinamizatzea.
–Iruñeko Emakumeen Etxea.
–Laguntzak banatzea Berdintasuna sustatzen duten entitateen artean.
–Hedapen- eta sentsibilizazio-jarduerak egitea: martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren eta azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldien programazioa.
–Argibide-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua LGTBI gaietan.
–LGTBI populazioari zuzendutako programak garatzea.
B.–KOMUNITATE EKINTZA:
–Komunitate Ekintzako proiektua koordinatu eta dinamizatzea hiriko auzoetan.
–Komunitate-jarduketak garatzea elkarlanean arituta gizarte-eragileekin eta erakundeekin.
–Gizarte ekimenetarako zentro komunitarioak (CCIS-GEZK) kudeatzea eta mantentzea.
–Auzoetan garatzen den Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzua kudeatzea.
–Haurrei eta familiei laguntzeko programak. Prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea adingabeen arrisku- edo babesgabetasun-egoeretan zein gizarte-gatazkakoetan.
C.–ADINEKOAK:
–Hiria "zahartzearen ekonomian" erreferente gisa bultzatzeko estrategiak garatzea, Iruña lehiakorra izaten ahal den eremu gisa.
–Independentzia eta norberaren autonomia bultzatzea, adinekoak beren ohiko ingurunean egon daitezen.
–Neurriak proposatzea adinekoen zaintza hobetzeko eta Iruñearen mesedetan aktiboki parte hartu dezaten.
–Adineko guztien parte-hartze aktiboa bultzatzea, administrazioen aurrean solaskide gisa jardunez, asoziazionismoa sustatuz eta behar duten laguntza teknikoa emanez.
–Adinekoei zuzendutako boluntario-lanak eta belaunaldien arteko elkartasuna bultzatu eta sustatzea.
–"Iruñeak zaintzen zaitu" udal-programa garatu, sustatu eta hobetzea, 65 urtetik gorakoendako udal-prestazio eta- zerbitzuekin.
–"Adinekoekin adeitsua den hiria" programaren esparruaren barruan proiektuak sustatzea.
–Adinekoen sareak eta/edo itunak kudeatzea hiriko auzo bakoitzean.
–Zaintzaileak laguntzeko eta zaintzeko ekintzak egitea.
–Adinekoen ongizate fisiko, mental eta psikosozialean eragiten duten ekintzak garatzea.
D.–ANIZTASUNA:
–Kultur Aniztasunari eta Herritartasun Inklusiboari buruzko I. Plana garatu eta bultzatzea.
–Gure hirian dagoen kultur aniztasuna sustatzea eta gauzatzea.
–Kultur aniztasuna ikusarazteko ekintzak gauzatzea eta kultur balio desberdinen arteko bizikidetza sustatzea.
E.–AUZOAK:
–Auzoen arteko kohesioaren alde lan egitea, bai eta haien dotazioen arteko orekaren alde ere.
F.–HAURTZAROA.
–Haur, nerabe eta familien zerbitzua.
–Haur eta nerabeen zaurgarritasun eta gatazka sozialeko egoerei aurrea hartzea.
–Haurrendako Planarekin jarraitzea eta garatzea.
–Haurren eta nerabeen erabakitzeko ahalmena eta partaidetza kritikoa garatzea.
–Zerbitzu integral eta bidezkoetarako sarbidea bultzatzea eta hobetzea.
–Iruña "Haurtzaroaren Hiri Adiskide".
–Gurasotasun positiboa sustatzea.
HERRITARREN PARTAIDETZAKO ETA EUSKARAKO ZINEGOTZI BEREZIA.
G.–HERRITARREN PARTAIDETZA:
–Hiriko elkarte eta entitateen erregistroa.
–Herritarren entitateendako dirulaguntzak kudeatzea.
–Ebazpena ematea Udalaren kide anitzeko organoetan parte hartzeko eskaeren gainean.
–Elkarteen Etxea eta Calderería kaleko Erabilera Anitzeko aretoa kudeatzea.
–Herritarren Partaidetzarako Erregelamenduaren helburuak garatzea.
–Hiriko Gizarte Kontseilua eratzea.
–Laguntza ematea herritar guztiei zuzendutako ekitaldien bitartez herritarren partaidetza sustatzen duten elkarteei.
–Boluntariotza sustatzeko programak indartu eta bultzatzea.
–Elkarteei prestakuntza ematea teknologia berriei, kontabilitateari, dirulaguntzen bilaketari eta abarri buruzko ikastaroen bitartez.
–Auzo-eztabaidaguneen eta -kontseiluen sorrera erraztea, auzo bakoitzaren berariazko errealitatea kontuan hartuz.
–Onlineko parte-hartzea eta herri-galdeketak sustatu eta koordinatzea.
H.–EUSKARA:
–Euskara erabiltzea eta ikastea sustatzea.
–Euskara erabili eta ikastea sustatzeko programetan matrikulatzea bultzatu eta sustatzea.
–Euskara eta Itzulpen Zerbitzua.
3.7.–HIRI BIZIGARRI ETA JASANGARRIKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA.
PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO ETA MUGIKORTASUNEKO ALORRA.
A.–PROIEKTUAK:
–Azterlanak egin eta proiektuak erredaktatzea.
–Eraikitzeko zein urbanizatzeko obrak egitea.
–Aparkalekuen emakida eta horien eraikuntzaren segimendua sustatzea, funtzionatzen hasi bitartean.
–Hiriko ondarea eta azpiegiturak birgaitzeko eta zaharberritzeko obrak eta proiektuak egitea.
–Oztopo arkitektonikoak kentzea, garraiobideetarako irisgarritasuna hobetuta.
–Azpiegitura estrategikoetako plana sustatzea, Iruñearen etorkizunari begira.
–Harresiak kontserbatu eta mantentzeko lanak gauzatzea.
B.–MUGIKORTASUNA:
–Buru jardutea zerikusia duten gainontzeko alorrekin elkarlanean mugikortasun jasangarriko politikek eragindako aldaketa fisikoen diseinuan eta hura gauzatzean.
–Hiriko auzoen arteko eta Iruñerriarekiko oinezkoen ibilbide-plana garatzea, bereziki aintzat hartuz oztopo arkitektonikoak kentzea eta garraiobideen arteko loturak ahalbidetuz.
–Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Ituna garatzen jarraitzea.
–Hiriko mugikortasuna ebaluatzea, berariazko azterlanak eginez edo enkargatuz eta jarduteko proposamenak diseinatuz.
–Hiri-mugikortasun jasangarriko moduak sustatzea.
–Eskola-bide seguruen sorrera sustatzea, ikastetxeekin elkarlanean.
–Gaur egungo bidegorrien sarea aztertu eta hedatzea.
–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea sustatzea.
–Mugikortasunari lotutako zeregin guztiak sustatzea eta horietan laguntzea, bereziki jabari publikoko informazio- eta publizitate-euskarrien emakida.
HIRI KONTSERBAZIOKO ETA OSASUNEKO ALORRA.
A.–HIRI-KONTSERBAZIOA:
–Kontserbazio- eta mantentze-lanak egitea (bide publikoak, lorategiak, hiri-altzariak, eraikinak eta igogailuak).
–Mantentze-lanetarako kontratuen kontrola.
–Ibilgailu-parkea.
–Hiriko argiteria (kontserbatzea eta mantentze-lanak).
–Hiriko garbiketa.
–Biltegi-parkea.
–Honako hauen gastuak: ur-kontsumoa, zabor-tasak, ureztatzeko ura eta elektrizitate-harguneak zein -kontsumoa.
–Aparkalekuen emakiden jarraipena eta haien ustiapenaren kontrola.
–Ibiak.
–Administrazio-emakidaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen jarraipena eta kontrola egitea -esleitu aurretik eta ondoren-, eta Autobus Geltokiaren administrazio-emakidaren jarraipena egitea.
B.–OSASUNA:
–Ingurumena ikuskatzea (ura, airearen kutsadura, zaratak...).
–Elikagaiak ikuskatzea (prestaketa, salmenta eta kontsumoa).
–Zoonosia (animalien populazioaren eta haien gaixotasunen kontrola).
–Epidemiologia (osasun-inkestak, elikadurazko toxiinfekzioak, osasun-hezkuntza).
–Desinfekziorako eta intsektu eta arratoiak hiltzeko parkea.
–Komun publikoak.
–Bainuetxeak.
–Bilketa bereziak.
–Laborategia (analisi kimiko eta mikrobiologikoak).
–Hilerria.
3.8.–GIZARTE EKINTZAKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA.
Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema herritarren eskura jartzea ahalbidetzea, herritarren beharrei erantzuna emanda, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizarte-kohesio handiagokoa lortze aldera.
GIZARTE EKINTZAKO ALORRA.
GIZARTE ZERBITZUAK:
–Sarbidea kudeatzea, herritarrak Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema publikora irits daitezen.
–Herritarrek nozitzen dituzten edo nozitzen ahal dituzten premiazko gizarte-egoerak prebenitu eta haiei antzematea, eta herritarrei harrera egitea gizarte-zerbitzuetako eta -orientazioko sisteman, auzo-unitateen bitartez.
–Menpekotasun-egoerak prebenitzea, norberaren autonomia sustatzea eta arta ematea autonomia-arazoak dituzten edo mendekotasuna duten pertsonei.
–Etxez etxeko laguntza-zerbitzua kudeatzea.
–Bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko ekintzak, ibilbide pertsonalizatuak osatuta. Prestakuntza- eta enplegu-programak garatuko dira, aipatu pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, eta gizarte-enplegu babestuari buruzko proposamenak gauzatuko dira, haien gizarte- eta lan-sustapenari begira.
–Pobreziari eta gizarte-bazterkeriari kontra egiteko ekintzak, batik bat, gizarte-larrialdiko egoerei aurre egitera bideratutakoak.
–Bizileku-baliabideak kudeatzea, gizarte-larrialdi baten edo haien inguruabar sozio-pertsonalen ondorioz gizarte-egoera ahulean dauden pertsonendako (adinekoendako apartamentuak, emakumeendako eta haien seme-alabendako etxebizitzak, etxerik gabeko pertsonendako udal-zerbitzua...), eta gizarte-larrialdiko etxebizitzak.
–Lankidetza hitzarmenak Nafarroako Gobernuarekin, Gizarte Zerbitzuen esparruko programak garatzeko.
–Kanpoko finantzaketa-iturriak eskuratzea, gizarte zerbitzuen programak garatzeko.
–Informazio-sistemak garatzea gizartearen errealitatea ezagutzeko eta emandako zerbitzuak planifikatzeko eta ebaluatzeko.
–Pobrezia energetikoaren kontrako borroka.
3.9.–SUSTAPEN EKONOMIKOKO, EUROPAR PROIEKZIOKO, BERRIKUNTZAKO, GAZTERIAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA.
SUSTAPEN EKONOMIKOKO, EUROPAR PROIEKZIOKO, BERRIKUNTZAKO, GAZTERIAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ALORRA.
A.–TURISMOA:
–Barruti gotortua dinamizatzeko plana sustatzea.
–Turismoa sustatzeko neurriak planifikatu eta bultzatzea.
–Turismo-azpiegituren koordinazioa (turismoa erakartzeko guneak, aterpetxeak, etab.).
–Iruñeko turismo-eskaintza ezagutarazteko jarduketak.
–Azoka- eta biltzar-jarduna sustatu eta bultzatzea.
–Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, turismo-xedeei begira.
–Barruti gotortua sustatzea, kultura-turismoaren produktu gisa.
–Gastronomiari lotutako ekitaldiak sortu eta halakoei laguntza ematea urte osoan zehar.
–Erromesei harrera egin eta kultur eta aisiako jarduerak antolatzea Donejakue Bidearen erakargarritasuna atzemateko.
B.–MERKATARITZA:
–Enplegua eta enpresa berriak sortzeko proiektuendako laguntza, lanpostu berriak sortzeko prestakuntza-programa eta udal-merkatuetako marketin-plana.
–Merkataritza-plan bat garatzea, merkataritza-jarduna auzo guztietan sustatzeko.
–Lankidetza-proiektuak sustatu, koordinatu eta gauzatzea, erakunde publiko eta pribatuekin batera, sektorea indartze aldera.
–Dinamizazio-kanpainak, merkataritzaren eta turismoaren arteko koordinazioa, informazioa hobetzea eta artisautza sustatzea.
–Enpleguaren aldeko Tokiko Ituna garatzea hiriko merkataritzan.
–Mercairuña SA eta Comiruña alor honi atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.
C.–EUROPAR PROIEKZIOA:
–Nazioko eta nazioarteko harreman turistikoak eta sustapenekoak.
–Alkatetza Kabinetearekin elkarlanean aritzea beste entitate eta administrazioekiko harremanak ezartzeko.
–Kanpora begirako jarduketak koordinatzen eta gainbegiratzen laguntzea.
–Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanak sustatzen eta hiriarendako interesekoak diren senidetze berriak sustatzen laguntzea.
GARAPENERAKO LANKIDETZAKO, BERRIKUNTZAKO ETA GAZTERIAKO ZINEGOTZI BEREZIA.
A.–GARAPENERAKO LANKIDETZA:
–Herrialde pobreetako komunitateetan giza garapena babestera zuzendutako politikak garatzea.
–Programak abiatzea garapenaren aldeko lankidetzari eta nazioarteko elkartasunari begira.
–Ekintza humanitarioak eta larrialdietakoak.
–Herritartasun globalaren eta elkartasunaren aldeko hezkuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak sustatzea.
B.–BERRIKUNTZA:
–Gerentziarekin eta Bulego Estrategikoarekin lankidetzan aritzea berrikuntza-politika, berrikuntza teknologiko aplikaturako Smart City estrategia eta kanpoko eragileekiko lankidetza definitzeko eta gauzatzeko, alorraren esku-hartzearen berezko eremuetan berrikuntza-proiektuak garatzeko.
C.–GAZTERIA:
–Gaztediaren Etxea mantentzea eta sustatzea (ikastaroak, aholkularitza, zibergela, etab.).
–III. Iruña Gaztea Plana egitea eta garatzea.
–Gazteei zuzendutako programak garatzea.
–Gazte-enplegua: bideak ezartzea gazteak lan mundura sar daitezen.
–Babesa ematea gazteek garatutako ekimenei.
–Entitate eta elkarteek gazteei zuzenduta garatzen dituzten jarduerak sustatzea (dirulaguntzak).
Dekretu hau 2024ko urtarrilaren 22an jarriko da indarrean, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.»
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 22an.–Jarduneko alkatea, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2401452
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
