31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2023ko abenduaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.

Onespena argitaratu zen 2024ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Orisoaingo Udalaren 2024ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Orisoainen, 2024ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

PLANTILLA ORGANIKOA

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak, Orisoaingo Udalean zerbitzuak ematen dituztenak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikulua).

–Funtzionarioak.

Idazkaria (hutsik).

–Lan-kontratudunak.

Administrari-ofiziala (hutsik).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea (jardunean).

Administrari laguntzailea (jardunean).

Administrari laguntzailea, %20ko lanaldia (jardunean).

Iragarkiaren kodea: L2401261