31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2023ko abenduaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontuaren espedientea.

Onespena argitaratu zen 2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Orisoaingo Udalaren 2024ko aurrekontua. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik eta kapituluka argitaratzen den egunean. Hori dena, jarraituz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Orisoainen, 2024ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

AURREKONTUA

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA
(eurotan)

1

ZUZENEKO ZERGAK

25.700,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

1.000,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

1.320,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

68.910,00

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

5.480,00

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

0,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

11.160,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Diru-sarrerak, guztira

113.570,00

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA
(eurotan)

1

LANGILERIA-GASTUAK

10.300,00

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

52.950,00

3

FINANTZA-GASTUAK

0,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

28.607,61

5

KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK

21.684,89

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

27,50

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Gastuak, guztira

113.570,00

Iragarkiaren kodea: L2401259