2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Olorizko Udalak, 2024ko abenduaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra.
2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an, eta ondoren jendaurrean egon da, 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Olorizko Udalaren 2024ko aurrekontua. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik eta kapituluka argitaratzen den egunean. Hori dena, jarraituz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.
Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.
Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.
Oloritzen, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
AURREKONTU
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA (euroak) |
1 | Zuzeneko zergak | 232.300,00 |
2 | Zeharkako zergak | 15.000,00 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 4.046,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 162.115,00 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak | 98.085,00 |
6 | Inbertsio errealak besterentzea | 0,00 |
7 | Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak | 69.770,00 |
8 | Finantza-aktiboak | 0,00 |
9 | Finantza-pasiboak | 0,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 581.316,00 |
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA (eurotan) |
1 | Langileria-gastuak | 36.300,00 |
2 | Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak | 135.090,00 |
3 | Finantza-gastuak | 0,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 151.585,09 |
5 | Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa | 0,00 |
6 | Inbertsio errealak | 258.259,86 |
7 | Kapital-transferentziak | 81,05 |
8 | Finantza-aktiboak | 0,00 |
9 | Finantza-pasiboak | 0,00 |
Gastuak, guztira | 581.316,00 |
Iragarkiaren kodea: L2401552