2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Olorizko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.
2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Olorizko Udalaren 2024ko plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.
Onetsitako plantilla organikoa Olorizko Udalaren egoitza elektronikoan egonen da jendaurrean (https://oloriz.sedelectronica.es), herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.
Oloritzen, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Raul León Goñi.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako langileak.
Funtzionarioak.
–Idazkaria (hutsik).
Lan-kontratuduna.
–Administrari-ofiziala (hutsik).
–Administrari laguntzailea (hutsik).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldia (jardunean).
Iragarkiaren kodea: L2401492