31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez, Muruzabalgo Udaleko alkateak ezkontza zibil bat egiteko ahalmena eman diola eskuordetzan Udaleko zinegotzi den Miguel Izu Arbeloari: udaletxe honetan eginen da ezkontza, 2024ko otsailaren 24an. Hori dena, honako arau hauek bete beharrez: urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikulua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Muruzabalen, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2401546