31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2024ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Monteagudon, 2024ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, María Luisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2401508