31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor bakarra, bai eta 2024ko ekitaldirako plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda ere.

Onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek nahiz interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 325. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta plantilla behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta argitara emanen dira, bata kapituluka laburtuta, eta bestea oso-osorik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2401463