2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARIA
Alkateordeak izendatzea
Jarraikiz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41.3 eta 46. artikuluetan xedatutakoari (azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Aitor Oroquieta Díaz Legariako Udaleko lehen alkateorde izendatzea, eta Natalia Echeverría Garín bigarren alkateorde izendatzea.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Legarian, 2024ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Julián Echeverría Garín.
Iragarkiaren kodea: L2401236