31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKUKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 2an, 2024ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hori dela-eta, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, jarraikiz aipatutako foru legearen 272. artikuluari:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 15.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 600,00 euro.

Gastuak, guztira: 16.200,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.570,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 63.859,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 70.429,00 euro.

Ibirikun, 2024ko urtarrilaren 23an.–Kontzejuko burua, Miren Elkarte Irigibel.

Iragarkiaren kodea: L2401302