2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Garinoaingo Udalak, 2024ko abenduaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontua.
Onespena argitaratu zen 2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Garinoaingo Udalaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere; hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.
Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.
Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA (euroak) |
1 | Zuzeneko zergak | 158.560,00 |
2 | Zeharkako zergak | 12.200,00 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 87.025,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 415.882,22 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak | 38.633,00 |
6 | Inbertsio errealak besterentzea | 0,00 |
7 | Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak | 33.385,00 |
8 | Finantza-aktiboak | 0,00 |
9 | Finantza-pasiboak | 0,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 745.685,22 |
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA (euroak) |
1 | Langileria-gastuak | 132.420,00 |
2 | Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak | 290.465,32 |
3 | Finantza-gastuak | 27.500,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 183.529,19 |
5 | Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa | 0,00 |
6 | Inbertsio errealak | 41.060,82 |
7 | Kapital-transferentziak | 204,15 |
8 | Finantza-aktiboak | 0,00 |
9 | Finantza-pasiboak | 70.505,74 |
Gastuak, guztira | 745.685,22 |
Garinoainen, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.
Iragarkiaren kodea: L2401476