31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROLGO KONTZEJUA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Figarolgo Kontzejuak, 2023ko abenduaren 13an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Figarolen, 2023ko abenduaren 13an.–Kontzejuko lehendakaria, Javier Felipe Aznar.

Iragarkiaren kodea: L2401486