31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, legean xedatu bezala, eta ez da alegazioarik aurkeztu. Hala, behin betiko onetsirik gelditu da, eta horren berri ematen zaio osoko bilkurari.

Agintzen da onetsitako aurrekontua argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka laburturik, indarra izan dezan. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.447.550,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.604.654,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 52.981,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 256.356,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 599.526,51 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 4.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 167.658,72 euro.

Gastuak, guztira: 4.132.726,23 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 865.300,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 35.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 414.574,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.738.170,82 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 491.214,14 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 588.467,27 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.132.726,23 euro.

Faltzesen, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2401550