31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

202/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zuzentzen duena abenduaren 12ko 4269/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez bukaera ematen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Ebazpen horren I. eranskinean akats bat atzeman da 1014 zenbakiko lanpostuari dagokion departamentuaz; hortaz, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Abenduaren 12ko 4269/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez bukaera ematen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Honakoa dioen tokian:

Gaztelaniazko testuan, honako hau dioen tokian:

LAREQUI RAZQUIN, FERNANDO

0001014

EKONOMIA ETA OGASUNA

NAFARROAKO ESTATISTIKA INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Honako hau behar du:

LAREQUI RAZQUIN, FERNANDO

0001014

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUNA

NAFARROAKO ESTATISTIKA INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

2. Ebazpen hau jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta interesdunei; hauei ohartaraztea ebazpenak ez duela bukatzen administrazio bidea eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendurik, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2401266