31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Gazteluberriko Udalak, 2023ko abenduaren 16an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa; erabakia 2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 1ean.

Hasierako onespena jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik zenbatzen hasita, eta epe horretan ez zen alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da 2024ko plantilla organikoa.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. kapituluan xedatuarekin bat eta martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoa ikusirik, argitara ematen da 2024rako plantilla organikoa.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak:

1.–Gazteluberriko Udaleko idazkaria. Maila: A. Sarbidea: bitartekoa, %29ko lanaldiarekin. Gradua: 1. Konpentsazioa, kilometrajeagatik: joan-etorriak herrira.

Funtzionarioen izenen zerrenda:

María Sobrino Alzueta. Administrazio-egoera: jardunean.

Gazteluberrin, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2401306