2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Gazteluberriko Udalak, 2023ko abenduaren 16an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde horren 2024ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Iragarkia argitaratu zen 2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilean, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi, eta argitara ematen da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
2024KO AURREKONTUA
DIRU-SARRERAK (eurotan):
A) Eragiketa arruntak:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2500,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 300,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 7250,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 41.120,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 42.650 euro.
B) Kapital-eragiketak:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0.00.
Diru-sarrerak, guztira: 93.820,00
GASTUAK (eurotan):
A) Eragiketa arruntak:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 23.620.00.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 35.910.00.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0.00.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 20.290.00.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0.00.
B) Kapital-eragiketak:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 14.000 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0.00.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0.00.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0.00.
Gastuak, guztira: 93.820.00.
Gazteluberrin, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2401303