2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Biurrun-Olkozko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko plantilla organikoa. Erabaki hori 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an.
Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.
Biurrun-Olkotzen, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
PLANTILLA ORGANIKOA
Langileen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osag.: %10. Udalen batasunean, Tebas-Muru Artederretako Udalarekin.
Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapena: %10.
Administrazio-kontratudunak.
Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osag.: %10. Administrazio-egoera: jardunean.
Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Administrazio-egoera: jardunean.
Izen-zerrenda
León Gárriz, Eva M.ª Secretario. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osag.: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2003ko ekainaren 7a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 4.
Ena Gracia, M.ª Begoña. Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2017ko azaroaren 16a.
Iragarkiaren kodea: L2401467