2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Biurrun-Olkozko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18an.
Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluen araberakoa, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
DIRU-SARRERAK:
1.–Zuzeneko zergak: 191.200 euro.
2.–Zeharkako zergak: 52.050 euro.
3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 5.250 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 99.992 euro.
5.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 8.050 euro.
7.–Kapital-transferentziak: 312.690 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 669.232 euro.
GASTUAK:
1.–Langileria-gastuak: 66.000 euro.
2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 103.770 euro.
3.–Finantza-gastuak: 600 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 33.950 euro.
5.–Ustekabeak: 300 euro.
6.–Inbertsio errealak: 454.380,04 euro.
9.–Finantza-pasiboak: 10.215 euro.
Gastuak, guztira: 669.215,04 euro.
Biurrun-Olkotzen, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2401466