31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

408/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, laborategiko teknikari espezialisten (LTE) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean laborategiko teknikari espezialista (LTE) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 366E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an.

Merezimenduak baloratzeko fasea bukaturik, 2023ko abuztuaren 28an, deialdiaren web-fitxan, argitara eman zen puntuazio handiena lortu zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 3169/2023 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten izangaiak izendatu ziren.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 3365/2023 Ebazpenaren bidez, epearen zenbaketa eten zen Noemí García Labari andreari, María Encarnación Gonzalo Goñi andreari eta Ana Cristina Granados Olivares andreari dagokienez.

Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da orain onestea bai haien izendapena, bai aukeratu zuten lanpostuaren esleipena.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Noemí García Labari andrea, María Encarnación Gonzalo Goñi andrea eta Ana Cristina Granados Olivares andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, laborategiko teknikari espezialisten (LTE) lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko otsailaren 13an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izaera eskuratzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

GARCÍA LABARI, NOEMÍ

68447

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

GONZALO GOÑI, MARÍA ENCARNACIÓN

70923

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

GRANADOS OLIVARES, ANA CRISTINA

67920

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2402045