31. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2024rako zerga-tasak

Abaigarko Udalak, 2024ko urtarrilaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat:

Lehena.–2024rako karga-tasak onestea. Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa ordainarazteko, karga-tasa hau ezartzea: %0,21.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako, karga-tasa hau ezartzea: %4,50.

–Ekonomia-jardueren gaineko zergarako, indize hau ezartzea: 1,24.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, karga-tasa hau ezartzea: %10,30.

Onestea zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefiziente hauek, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,38

20 urte edo hortik gora

0,16

19 urte

0,10

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,08

15 urte

0,20

14 urte

0,20

13 urte

0,25

12 urte

0,32

11 urte

0,37

10 urte

0,50

9 urte

0,54

8 urte

0,48

7 urte

0,42

6 urte

0,36

5 urte

0,30

4 urte

0,32

3 urte

0,30

2 urte

0,20

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuta, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Abaigarren, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Álvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2401362