1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
406/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bukaera ematen diona merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez zeladore lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatzen dituena eta xedatzen duena bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean zeladore lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 342E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an.
Merezimenduak baloratzeko fasea bukaturik, 2023ko irailaren 27an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena lortu zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 3658/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren eta haien kontratazioa xedatu zen.
Adierazi beharra dago ezen, izendapena egin aurretik, zortzi izangaik uko egin ziotela lanpostuari, eta, izendapenaren ondoren, hamasei pertsonari borondatezko eszedentzia eman zitzaiela, lanpostuaz jabetu zirenetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu finkoak edo aldi baterakoak ematen ari zirelako. Horretan oinarrituta, 2023ko abenduaren 19an, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, non hurrengo 24 izangaiak sartu baitziren, puntuazio-ordenaren arabera.
Adierazi beharra dago proposatutako izangai batek, hots, Mitxel Txibite Lasheras jaunak, ez duela aurkeztu eskatutako dokumentazioa.
Gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zeladore lanpostuetan aritzeko:
MOLINA MARTIN, SOROSPEN
PORTILLO CHOCARRO, ALICIA
SAENZ HIPOLITO, MARIA TERESA
CABORNERO MARCO, JAVIER
ARGANDOÑA GALIANO, GORKA
IZCO BERRAONDO, IMANOL
PEREZ DE MUNIAIN SOLA, LEYRE
REMACHA ARTOLA, ALBERTO
SUAREZ DEZA, ANGELES SUSANA
LOZANO ECHARRI, MARIA ELENA
OSUNA MARTÍNEZ, EVA MARIA
RODRÍGUEZ ARRIAZU, MARÍA ISELA
URBIOLA MONTEIRO, JORGE JESUS
2. Xedatzea bidezkoa dela izangai hauei lanaldi partzialeko kontratua egitea lan-araubidean:
BONA COSIN, IVAN
TORRES JIMENEZ, MONTSERRAT
JIMENEZ GARCIA, ANTONIO JOSE
IBAÑEZ IRIGOYEN, MARIA ROSARIO
SANCHEZ ELENO, MARIA DEL CARMEN
GALDEANO ECHARRI, MARGARITA
ANSO ARROBARREN, RAUL
GONZALEZ GONZALEZ, NANCI
LLULL SESMA, JOAN
METAUTEN EL BUSTO, MIRIAN
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2024ko otsailaren 13an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izaera eskuratzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko otsailaren 13an.
5. Sandra Ardoiz Visanzay andreari eta Raquel Gómez Gutiérrez andreari dagokienez, epearen zenbaketa etetea, egiaztatu duten ezinbesteko kasua desagertu arte.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Tuterako Reina Sofia ospitaleko langileria zuzendaritzetara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA | HERRIA | EUSKARA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
MOLINA MARTIN, SOROSPEN | 63801 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | FUNTZIONARIOA |
PORTILLO CHOCARRO, ALICIA | 71849 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | ELKANO | | FUNTZIONARIOA |
SAENZ HIPOLITO, MARIA TERESA | 65456 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | FUNTZIONARIOA |
CABORNERO MARCO, JAVIER | 63053 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | FUNTZIONARIOA |
ARGANDOÑA GALIANO, GORKA | 66261 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | FUNTZIONARIOA |
IZCO BERRAONDO, IMANOL | 65095 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | FUNTZIONARIOA |
PEREZ DE MUNIAIN SOLA, LEYRE | 70848 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | FUNTZIONARIOA |
REMACHA ARTOLA, ALBERTO | 68035 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | FUNTZIONARIOA |
SUAREZ DEZA, ANGELES SUSANA | 70993 | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA | | FUNTZIONARIOA |
LOZANO ECHARRI, MARIA ELENA | 66725 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | FUNTZIONARIOA |
OSUNA MARTÍNEZ, EVA MARIA | 65292 | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA | | FUNTZIONARIOA |
RODRÍGUEZ ARRIAZU, MARÍA ISELA | 65255 | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA | | FUNTZIONARIOA |
URBIOLA MONTEIRO, JORGE JESUS | 70777 | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA | | FUNTZIONARIOA |
BONA COSIN, IVAN | 72821 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | LAN-KONTR. FINKOA, LANALDI PARTZ. |
TORRES JIMENEZ, MONTSERRAT | 72834 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | LAN-KONTR. FINKOA, LANALDI PARTZ. |
JIMENEZ GARCIA, ANTONIO JOSE | 65203 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | LAN-KONTR. FINKOA, LANALDI PARTZ. |
IBAÑEZ IRIGOYEN, MARIA ROSARIO | 68415 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | LAN-KONTR. FINKOA, LANALDI PARTZ. |
SANCHEZ ELENO, MARIA DEL CARMEN | 68443 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | LAN-KONTR. FINKOA, LANALDI PARTZ. |
GALDEANO ECHARRI, MARGARITA | 68953 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | LAN-KONTR. FINKOA, LANALDI PARTZ. |
ANSO ARROBARREN, RAUL | 72819 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | LAN-KONTR. FINKOA, LANALDI PARTZ. |
GONZALEZ GONZALEZ, NANCI | 72822 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | LAN-KONTR. FINKOA, LANALDI PARTZ. |
LLULL SESMA, JOAN | 72824 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | | LAN-KONTR. FINKOA, LANALDI PARTZ. |
METAUTEN EL BUSTO, MIRIAN | 72829 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | B1 | LAN-KONTR. FINKOA, LANALDI PARTZ. |
Iragarkiaren kodea: F2402044